Dokumentu Akzioak

Publizitatea

Publizitatea ipintzeko EuskalKultura.com-en

EuskalKultura.com ekimen bakarra da bere ezaugarrietan Euskal Herria eta Diasporaren eremuan: bere emaitzak egunero eta hiru hizkuntzatan --euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez-- plazaratzen dira, eta hiru buletin ere plazaratzen ditu hiru hizkuntza hauetan, Euskal Herria, bere Diaspora eta eurekiko duen etengabeko engaiamendu egonkorraren adierazle.

Ahalegin handia da egunero ekimen hau gauzatzen eta aurrera ateratzen egiten duguna, eta euskal etxe baten antzera, eta konpromisoa eta bokazioa lagun lan egiten badugu ere, proiektua mantentzeko diru sarrera finkorik ez dugunez, urtero behar dugu borrokatu aurrekontua egin eta ahalik eta gehien betetzen saiatzeko. Publizitatea gure diru sarreretako bat da, txikia oraingoz, eta handiagotzea nahi genuke: pentsatzen dugulako gure irakurleei eman nahi diegun informazio bat ere badela; eta bideragarria ikusten dugulako geure aurrekontua berdintzeko.

Izan ere, EuskalKultura.com-en iragarkia jartzea:

  • Diasporako euskaldunengana, euskal etxeen mundura eta euren inguruan mugitzen den jendearengana iristeko bide zuzen eta eraginkorra da
  • 3 x 1, hiru baten ordez. Ahalegin berean, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratuko dizkizugu iragarkiak
  • Aldi berean, Euskal Herria eta bere Diasporarekiko konpromisoa hartua duen ekimen bati lagunduko diozu

Guretzat ez dago iragarki handi edo txikirik: guztiak dira garrantzitsuak, eta erabat prest gaude iragartzeko zure ideia eta proposamenak entzuteko.

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, idatzi lasai info@euskalkultura.com helbidera, izenburuan "publizitatea jartzeko EuskalKultura.com-en" ipinita; edo deitu telefonoz (34) 943 504477 / 943 316170 zenbakietara.

Mila esker EuskalKultura.com lantaldearen izenean.

 

 

 

 


bisita