Hemen zaude: Hasiera Pello Mari Otañoren irakasle oharrak biltzen dituen kuaderno bat aurkitu da

Pello Mari Otañoren irakasle oharrak biltzen dituen kuaderno bat aurkitu da

Pello Mari Otañoren heriotzaren mendeurrenak ezusteko aurkikuntza bat izan du gehigarri gisa. Heriotzaren mendeurrena ospatzen ari garen honetan, bertsolari zizurkildarrak Argentinan pasa zituen urteen adierazle den kuaderno bat aurkitu da, irakasle lanetan erabiltzen zuen metodologia biltzen duena hain zuzen ere. Jakina da Otaño hiru aldiz joan zela Argentinara, eta bizimodua atera beharra eta herrimin sakona elkarrekin lotuta etorri zitzaizkiola: Honela, Argentinako panpan artzain edo Buenos Airesen euskara-irakasle gisa aritu zen, Laurak Bat eskolan hain zuzen, eta bertan erabilitako gramatika biltzen duen kuadernotxoa izan da aurkikuntza garrantzitsu hau.

“Balio historikoaz gain eduki aldetik ere balore handia duen aurkikuntza da” adierazi du Joxin Azkuek, historia irakasle eta Ikastolen Federazioko kide izateaz gain, Zizurkil bertako Otañoren omenaldi batzordeko kide denak.

1904ko liburuxka honek 120 bat orri ditu, eta “La catedra de Bascuencea” izenburupuean, urteetan zehar autore ezberdinek aipatu izan duten gramatika mota bat biltzen du. Autore hauek ordea, gramatika mota horren adierazlerik gabe, ezin zuten ziurtasunez aztertu. Izan ere, urteetan zehar Otañoren bizitza ikertu du Joxin Azkuek, eta aurkikuntzak “sentsazio hunkigarri” bat sortarazi ziola adierazi du.

"Pello Mari Otañoren heriotzaren mendeurrena ospatzeko antolatu ziren ekitaldien ostean egindako bilkura batean gertatu zen ezusteko aurkitzea. Argentinan igaro genuen azken gauean Mar de Platan izan ginen. Afalorduan, Julian Arrastoa, Otañoren biloba den Susana Ardanaz Otaño “Txuri” eta hirurok bildu ginen. Txurik eskuizkribuz beteriko kuaderno baten pare bat fotokopia erakutsi zizkigun halako batean. Berak esana zigun bazuela material ugari, baina kuadernoari ez ziola garrantzi handirik eman.

otaño

Pello Mari Otañoren omenez egindako ekitaldi akademikoa. Ezkerretik eskuinera, Joxin Azkue, Susana Ardanaz Otaño 'Txuri', eta Cesar Arrondo.

Azkar jabetu ziren Joxin Azkue zein Julian Arrastoa aurrean zuten aurkikuntzaren balioaz, Pello Mari Otañok Buenos Aireseko Laurak Bat eskolan emandako klaseetan erabilitako eskuliburua zen hain zuzen ere, eskoletan erabiltzen zuen gramatika biltzen zuena.

"Imagina dezakezu zein aurpegi jarri genuen Julian eta biok kuadernotxo hori ikustean, argazkiak ateratzen hasi ginen. Ez genuen sinisten, izan ere, balio historiko itzela izateaz gain, balio filológico handia du, bertan biltzen ditu aditzak, hauen deklinabide ezberdinak..."

Bertsolari herritarra zen Pello Mari Otaño, baina oso jantzia, aldi berean, literaturarako joera handikoa. "Limosnatxo bat" edo "Mutil koxkor bat" izenburuen pean idatzi zituen bertsoak bertsolaritzaren historiako sortarik ezagunenetarikoak dira. Azken urteak Argentinan eman zituela jakina da. Bertan, 1904ean 'Laurak Bat' Buenos Aireseko eskolan lehen Euskara ikastaldia burutu zuen, Argentinan dituzten datuen arabera, hau egin zuzen lehen pertsona izan zen, beraz, latinoamerikako lehen euskara irakasle konsidera daiteke.

Otañoren omenez egindako eskultura Zizurkilen. Argazkia: Iñaki Linazasoro, 1982

Ez daukat gaitasunik kuadernoak duen balio filologikoa sakonki aztertzeko, baina argi dago, izan baduela, eta hori elkarbanatzeko, datozen hilabeteotan Internet bitartez eskuragarri jarri nahi dugu”.

Heriotzaren mendeurrenaren ospakizunak orain dela gutxi izan ziren La Platako Unibertsitate nazionalean eta Joxin Azkue berak eskuragarri ditu omenaldi horretan grabatutako bideoak.

 

 

BIDEOAK

 Kanposantua1: http://www.youtube.com/watch?v=bsO-CIrYyYo

Kanposantua2: http://www.youtube.com/watch?v=mh7Ki_Zyig0

                                          ----------

UNLP 1: http://www.youtube.com/watch?v=lUfsN85Z9Vs 

UNLP 2: http://www.youtube.com/watch?v=81pZOg39t6g 

UNLP 3: http://www.youtube.com/watch?v=yRF_b0Hc0_Y

UNLP 4: http://www.youtube.com/watch?v=r3Dkb5UTZCU 

UNLP 5: http://www.youtube.com/watch?v=dm-kUMoaU-I 

UNLP 6: http://www.youtube.com/watch?v=VGh24oO_fqM

                                     --------------------

Euskal Etxea: http://www.youtube.com/watch?v=vlAny-TLKMU

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Pello Mari Otañoren irakasle oharrak biltzen dituen kuaderno bat aurkitu da

Pello Mari Otaño

E-postaz harpidetu albisteetara

bisita