Hemen zaude: Hasiera Oroimenean Ramon Ignacio Arozarena Landa
Dokumentu Akzioak

Ramon Ignacio Arozarena Landa

2012/04/12

Buenos Aires, Argentina

FEVAren bidez jakin dugu Ramon Arozarenaren heriotzaren berri. Doluminak adierazi nahi dizkiegu, EuskalKultura.com egiten dugunon partez, Miren, Ramon, Mikel eta gainerako ahaide eta lagunei. Hona FEVAren oharra:

Tristeziaz hurbiltzen gatzaizkizue adierazteko ostegun honetan, apirilaren 12an, Ramon Ignacio Arozarena Landa gure lagun maitea hil dela, bere ehun urteetan zehar Euskal Herriaren eta euskal erakundeen aldeko hainbeste maitasuna eta lanaren oparitu zigun gure lagun maitea, besteak beste buruzagi izan zelarik FEVAn, Laurak Bat-en eta Accion Vasca-n.

Beila Buenos Airesko O'Higgins 2842an egingo zaio larunbatean 10etatik 13etara, eta igandean 8etatik 9:30etara.

Ehorzketa igandean izango da, 10:30etan Bake Lorategian.

Gure besarkada Miren, Mikel eta Ramon Javierri eta bere ahaide eta lagun guztiei. Goian Bego.

FEVA


Deia egunkariak artikulua eman du argitara 2012-04-18an Ramon Ignacio Arozarenaren heriotzaz. Hemen irakur daiteke.

(Argazkian, Ramon Ignacio Arozarena Landa bere seme-alabez inguratuta iaz 100 urte bete zituenean)

bisita