euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Pablo Beltran de Heredia

Pablo Beltran de Heredia

2012/10/12 - Madril, Espainia

Pablo Beltran de Heredia

Joan den ostiralean, urriaren 12an, Pablo Beltran de Heredia Iraurgi hil da, Madrilgo Euskal Etxeko bazkide fundatzaile, bertako lehendakari eta urte askotan Zuzendaritza Batzordeko kide izana. Galera handia izan da, ez bakarrik bere familia eta lagunentzat, gure elkartearentzat ere eta oro har Madrilgo baskismoarentzat. Horregatik otu zaizkit lerro hauek bere oroiz eta bere izana eta lanarekiko hilondoko omenaldi xume gisa.

Pablok bizitzaren erdia baino gehiago eman zuen Madrilgo euskal asoziazionismoa bultzatzen. Hil den arte hiriburu honetan dauden euskal elkarte guztietako aktibotasun handiko kidea izan zen: Txoko Zar-eko zuzendaritzako kide; Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko (RSBAP) bazkide esanguratsu, ordezkari Kortean eta presidente (10 urtez), elkarte horrek 'Merezimenduzko adiskide' ohoratu zuelarik 2011ko abenduan; Euskal Probintzietan jaiotako eta jatorri hori dunen Erret Kongregazioko presidentea zen, Madrilgo San Inazio elizaren jabe den elkartea.

Euskal Etxean guztia izan zen, duela ia 40 urte elkartea sortzen zuzenean eta zeharka lan egiteaz gain, duela bi urte baino gutxiago arte Zuzendaritza Batzordeko kide izan baitzen, eta lehendakari 1985 eta 1986an. Esan nahi baita, Euskal Etxea sortu zenetik, Pablo izan du kudeatzaile nagusietakoa, nagusiena ez esatearren. Gainera euskal etxeak bere baitan dituen eta bere multzo soziala daukaten bi taldeko bazkidea ere bazen: Athletic-eko Peñakoa eta Mendi Elkartekoa (azken honetako fundatzaile izan zen baita ere). Baina ez zen solik euskal etxearen kudeaketa lan zuzenetara dedikatu; esan daiteke Pablo gure bazkide aktiboena eta partehartzaileena zela. Ez zegoen ekimen edo gizarte ekintzarik bera bertaratu gabe; bera hil baino egun gutxi batzuk lehenago, bere ahulezia aski nabarmena zenean, indarrak nonbaitetik atera eta urriaren 6an parte hartu zuen Madrilgo 'bere' Euskal Jaian ('bere' diot, bere ideia izan baitzen 2010ean lehenengo Euskal Jaia antolatzea, iladan antolatu ditugun hiruetako aurrenekoa).

Pablo Beltran de Heredia euskal herritar zein pertsona handi bat izan da; ederki asko dakigu hori bera ezagutzeko eta tratatzeko aukera izan genuenok. Aurtengo urtarrilean Euskal Etxeak bere Urrezko Intsignia eman ziola-eta, solasaldi atsegin bat izateko fortuna izan nuen, gero Pablo Beltran de Heredia Iraurgui, Madrilgo Euskal Etxeko Urrezko Intsignia izenpeko elkarrizketa-lanera isuri nuena, bere bizitza eta lanak laburbilduz.

Dagoeneko aurrez-aurre egin dudan arren, gure multzo sozialaren izenean bere alargun Tutiri besarkada handi bat bidali nahi diot, baita bere seme-alabei eta familia osoari ere, zalantzarik gabe esanez Pablo Beltran de Heredia beti egongo dela gure gogoan. Oso maila altua utzi digu. Esperantza izan dezagun guztion artean bere lanari segida emateko gauza izango garen. Goian bego.

Julio Elejalde Gainza
MADRILGO EUSKAL ETXEA. Lehendakaria

(argazkia, Julio Elejalde-Madrilgo Euskal Etxea)


Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia