euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Margarita Gorasurreta, Itcearen alarguna

Margarita Gorasurreta, Itcearen alarguna

2012/10/21 - Gral. Rodriguez, Argentina

Margarita Gorasurreta, Itcearen alarguna

General Rodriguez-tik, Buenos Aires probintzian, Raul Taretto adiskidea berri txar batekin datorkigu, bertako Eusko Aterpea euskal etxeko bazkide sortzaile eta kide maiteenetakoa zen emakume bat, nafar jatorrikoa, Argentinan euskaldun jaioa, hil baita. Bi belaunaldi gazteago uzten ditu General Rodriguezko eta Argentinako erkidego euskaldunean lanean. Bere familia eta lagunei gure doluminak eta besarkada tinkiena.

Hona Eusko Aterpea-tik datorkigun berri lazgarria.

Zinez penaturik idazten dizut zuri eta Diaspora argentinar osoari adierazteko Eusko Aterpea gure euskal etxeko kide fundatzaile zen Margarita Gorazurreta hil dela, elkarteko lehendakari Juanen; Alicia eta Carmen euskara irakasleen; eta Elena Itcea anai-arreben ama; Martin Duhauren, eta Ana Laura, Ignacio eta Andres Itcearen amatxi.

Bazkide langile eta kolaboratzaile nekaezina, gure euskal etxe honetako kideen ama, amatxi eta izeba, Margarita, zure hutsunea zinez sentituko dugu.

Raul Taretto
Eusko Aterpea Euskal Etxeko lehendakariordea
General Rodríguez, Buenos Aires, Argentina


Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia