Hemen zaude: Hasiera Oroimenean Mª Angélica Henry Jaunarena
Dokumentu Akzioak

Mª Angélica Henry Jaunarena

2012/04/04

Rio Cuarto, Argentina

2012ko apirilaren 4ean, asteazkena, hil da Rio Cuarton, Cordobako probintzia argentinarrean, Maria Angelica Henry Jaunarena de Palma. 96 urte zeuzkan.

Oso gazterik etorria zen Adela Maria izeneko herrira errientsa edo maistra legez. Hor aritu zen lanean eta luzaz izan zen bertako eskolako zuzendaria, bertan ezkondu eta bertan sortu zuen familia. 30 urte ziren bizi zela Rio Cuarton, Adela Mariatik gertu, alabarekin. Duela hiru urte acv bat izan zuen eta horrek mugimenduak dorpetu zizkion, baina bere euskal bihotz sendoak segitu zuen aurrera.

Euskaldun emakume asko bezala dotore eta ederra, oso pertsona errespetatua zen komunitatean. Alarguntsen Elkarteko fundatzaileetakoa izan zen, elkartekoak hilero biltzen zirelarik otordu batean. Nire izeba Angelica espres joaten zen Adelia Mariako bilkura horretara.

Aita frantses-suitzar baten alaba, harek, euskaldun batekin maiteminduta, euskara ikasi eta Jaunarena familiara bildu zen. Gaur egun, euskaldundu egin zela esango genuke. Litekeena da 'Bica' izengoitia aitak ezarria izatea, seguruenik 'Bikain' euskal hitzetik laburtua, horrexek argi uzten duelarik "suitzar euskaldunak" beragatik sentitu zuen miresmena.

Goian Bego.

Ana Maria Raimonfo, Leticia Tomasini, Catalina Banega eta Nicolas Stadnitchi-k euren izeba Maria Angelica Henry Jaunarena de Palma-ren heriotz berriaren partaide egiten dizuete

bisita