Hemen zaude: Hasiera Oroimenean Esther Aznar de Solabarrieta
Dokumentu Akzioak

Esther Aznar de Solabarrieta

2008/12/17

Ondarroa/Caracas

Atzo hil zen Ondarroan [Bizkaia], 79 urte zituela, Esther Aznar, Venezuelako Emakume Abertzale Batzako lehendakari ohia, eta Bilboko zinegotzi eta Eusko Jaurlaritzako lehenengo Industria sailburua izan zen Santiago Aznarren alaba; Maria Esther Solabarrieta Bizkaiko foru diputatu ohi eta egun Ondarroako gestorako kide denaren ama ere bazen.

Esther Aznarren bizitzak Gerra Zibilaren ondorioak eta abertzaletasun sakon bat uztartzen ditu. Esther, eta bere anaia Santi, 1937an La Habana ontzian Ingalaterrara ebakuatutako haur haietako bat izan zen. Berriz ere gurasoengana itzulia, atzerriratu behar izan zuten, 1940an Marsellatik erbesteratuz Eusko Jaurlaritzako sailburu Telesforo Monzon eta Gonzalo Nardiz-ekin eta Julio Jauregi diputatuarekin. 1945etik Mexikon bizi izan ziren, New Yorkera ere bidaiatuz, han baitzegoen Agirre lehendakaria.

Esther Aznar Venezuelan bizi izan da duela bost urte arte. Herrialde honetan Emakume Abertzale Batzako lehendakari izan zen. Bere aldeko elizkizunak larunbatean egingo dira Ondarroako elizan. Goian bego.

(2008-12-18an Deian argitara emana)

bisita