euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Beñat Minondo

Beñat Minondo

2014/03/17 - Eiheralarre, Nafarroa Beherea

Beñat Minondo


Buenos Airesetik honako lerroak bidali dizkigu Iparraldeko Euskal Etxeko Norma Rios lagunak, argitaratzeko galdeginik. Halaxe egiten dugu.

Urtebete joan da gure adiskide Beñat Minondo, Euskal Argentina elkarteko diruzaina eta lagun maitagarria hil zenetik. Urtero etortzen zen gure herrialdera Euskal Aste Nazionalean parte hartzeko Iparraldeko jende multzo batekin, eta lehenengo urteurren honetan, hunkiturik baina pozik nahi dugu gogora ekarri lerro hauetan.

Bere eskuzabaltasuna, sentiberatasuna, hurbiltasuna eta laguntasuna betiko geratu dira gure bihotzetan eta bere omore berezia betiko biziko da Iparraldeko Euskal Etxean, hainbestetan bera irriz, kantuz eta bozkarioz ikusi zuen gure euskal etxe honetan.

Bere zati bat betirako geratua da guetako bakotxaren barnean.

Kultura Azpibatzordeko zure lagunok, asko maite zaitugu!!!


[Irudian, Beñat Minondo, ezkerrean, Euskal Argentina elkarteko lehendakari eta lagun zuen Pierra Lakorekin, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean]



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia