euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Apolo Emilio Gonzalez

Apolo Emilio Gonzalez

2010/05/17 - Salta, Argentina

Apolo Emilio Gonzalez

Saltako Gure Etxea-tik, iparralde argentinarreko izen bereko probintziatik datorkigu berri txarra:

Tamalez adierazi beharrean gaude Saltako Gure Etxea-ko kide sortzaile zen Apolo Emilio GONZALEZ hil dela gaur, Euskal Etxeko idazkari den Emilio Gonzalez Turu eta Daniel eta Charo bazkideen aita.

Gonzalez familiak, Apolo zutabe izanik, betidaniko atxikimendu eta engaiamendua izan du ezaugarri euskal kultura eta tradizioei dagokienez, eta langile eta bultzatzaile sendo izan da hainbeste maite duen iparralde argentinar honetan euskal etxe bat sortu eta ibilarazteko orduan, euskal nortasuna zer den hedatu eta partekatzea helburu harturik.

Ezinbestekoa zaigu, beraz, geure eguneroko jardunak momentu batez eten eta agur esatea euskaldun handi honi, nafar handi honi, Euskal Herri osoa biltzen zuen nafartzat baitzeukan bere burua. Seguru bere izpiritua trostan ibiliko dela bere arbasoen Eugiko mendietan barrena. Aitzina, Gonzalez familia.


Geure doluminak eta besarkada bero bat familia eta adiskideei.


Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia