2014ko Sanferminak Argentinako bazterretara ere iritsiko dira hainbat euskal eta nafar etxeren eskutik

2014ko Sanferminak Argentinako bazterretara ere iritsiko dira hainbat euskal eta nafar etxeren eskutik

Festek bertako kutsua ere izango dute erakunde askok jai berean uztailaren 9an oroitzen den Argentinako Independentziaren Eguna ere ospatuko baitute. Nolanahi ere, urtero bezala, aukera ederra izango da euskal eta nafar etxeentzat euren komunitateekin mundu osoan ezagunenetako bat den jaia ospatzeko. Ekitaldiak mota askotakoak izango dira eta gaur hasita astebetez luzatuko dira.

Gehiago Irakurri…

Aurten Diasporan piztuko da Sanferminetako txupinazoa, Londresko "entzierrotik" Brasilgo Sao Firminora

Aurten Diasporan piztuko da Sanferminetako txupinazoa, Londresko "entzierrotik" Brasilgo Sao Firminora

Igande honetan, uztailaren 6an, nazioarteko begirada Iruñeako Udaletxearen plazara zuzenduko da, 2014ko San Fermin festen txupinazoaren zain. Diasporan, aldiz, aurten lehenxeago abiatuko dira jaiak, asteburuan zehar, batez ere larunbatean, egingo baitira santu nafarraren ohorezko ekitaldiak. Londresen, esaterako, London Basque Society elkarteak gertu du dena larunbatean festa "entzierro" eta guzti ospatzeko. Jarraian, nazioartean euskaldunek egingo dituzten San Fermin jaien berri emango dugu (Argentinakoak beste artikulu batean, bihar).

Gehiago Irakurri…

"Erakundearen une bikainean" ospatuko du Buenos Aires hiriko Euskaltzaleak-ek bere 70. urteurrena

"Erakundearen une bikainean" ospatuko du Buenos Aires hiriko Euskaltzaleak-ek bere 70. urteurrena

1944tik da Euskaltzaleak Buenos Airesko euskaltegi eta gau-eskola. Aurten 70 beteko ditu, beraz, langintza horretan, eta urtebetetze-afaria datorren uztailaren 15ean egingo du Balvanera auzoko Lalin Zentroan. Elkarretaratzean, euskaltegiaren jardunbidea erakutsiko duen bideo bat proiektatuko du eta kantu, musika eta dantza saioak eskainiko dituzte etxeko tailerretako kideek. Urtemuga ospatu aurretik, hala ere, zine zikloarekin jarraituko du Euskaltzaleak-ek bihar, ekitaldi berean, segidan, San Fermin ospatuz.

Gehiago Irakurri…

Kalifornia Hegoaldeko Euskal Etxeak urteroko jaia ospatuko du igande honetan, Chinoko zelaietan

Kalifornia Hegoaldeko Euskal Etxeak urteroko jaia ospatuko du igande honetan, Chinoko zelaietan

Igande honetan, uztailaren 6an, urtero antolatzen duen euskal piknik eta jaiaren 68. ediziora iritsiko da Southern California Basque Club. Hego Kaliforniako euskal etxerik zaharrena den elkarte honek 400 lagun inguru batu zituen iaz festara eta “antzeko jende kopurua espero dugu aurten ere”, adierazi dio Mike Aguerre antolatzaile taldeko partaideak Euskalkultura.com-i.

Gehiago Irakurri…

Kukai dantza konpainiak bira zabala egingo Argentinan abuztuaren 22tik irailaren 7ra

Kukai dantza konpainiak bira zabala egingo Argentinan abuztuaren 22tik irailaren 7ra

Argentinan inoiz egin duen birarik luzeena egingo du aurten Kukai dantza konpainiak: bi aste pasatxo, Buenos Airesen hasi eta Santa Fen amaituz. Argentinako hiriburuko Regio Antzokian "Komunikazioa-Inkomunikazioa" ikuskizuna aurkeztuko du, abuztuaren 22, 23 eta 24an. Jarraian, "Gelajauziak" lana eramango du Tucuman, Salta, Jujuy, Corrientes, Resistencia, Parana eta Santa Feko antzokietara. Euskal etxeen zirkuitotik kanpoko bira da, baina Kukaiko koreografoak, Jon Mayak, hiriotako euskaldunekin lankidetzan emanaldi edo lantegiak antolatzeko prest dagoela agertu du.

Gehiago Irakurri…

Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak EEak San Juan Gaua sartu du 2014ko hiriko ekintzen programan

Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak EEak San Juan Gaua sartu du 2014ko hiriko ekintzen programan

Zeremonia Trenque Lauquengo Udal Parkean burutu zen, publiko ugari bildurik, eguna iluntzen hasia zenean. San Juan suaren inguruan euskal etxeko gazteak ez ezik, bildutako jendea ere animatu zen dantzatzera kalejiraren soinuak erakarrita. Erakundearen datozen ekintzei dagokienez, Euskal Sustraiak-ek jakinarazi digu San Fermineko taberna antolatuko duela uztailaren bigarren asteburuan eta hirugarrenean, berriz, zine emanaldia.

Gehiago Irakurri…

Viedma eta Patagoneseko EEak egoitzan egindako berritze lanak erakutsiko dizkie gaur bere bazkideei

Viedma eta Patagoneseko EEak egoitzan egindako berritze lanak erakutsiko dizkie gaur bere bazkideei

Beti Aurrera Aberri Etxea-k bere ateak irekiko dizkio gaur komunitateari, etxeko kide eta lagunek azkenaldian egoitzan egindako lanak ikusi ahal ditzaten. Etxearen berritze prozesua nola izaten ari den argi erakusteko, gainera, garapena urratsez urrats islatzen duten irudiak proiektatuko dituzte. Hitzordua gaur da, arratsaldeko 5etan, Viedmako Alberdi kaleko 169. zenbakian. Berri honekin batera San Fermin eta San Ignazio ospatuko dituztela jakinarazi digute Viedma eta Patagoneseko euskal etxetik.

Gehiago Irakurri…

Bizi-bizi Udaleku: dantzaz, musikaz eta lagunarteaz gozatzen ari dira AEBetako euskal gazteak Elkon

Bizi-bizi Udaleku: dantzaz, musikaz eta lagunarteaz gozatzen ari dira AEBetako euskal gazteak Elkon

Iragan ekainaren 22az geroztik Elkon dira AEBetako euskal komunitateko 65 neska-mutil, NABO euskal etxeen federazioak urtero antolatzen duen Udalekuan. Uztailaren 4a bitartean izango dira bertan, euskal kultura ikasten eta gozatzen: dantza, euskara, txistua, musa, pandero, makila eta pala ikastaroak egiten ari dira eta Udaleku 2014 Facebookeko orrian egunero argitaratzen dituzten argazkietan argi ikusten da ederki pasatzen ari direla. Hona hemen irudi horietako batzuk.

Gehiago Irakurri…

'Madryn Platerean' jaialdian Borja Blazquez-en aholkuak jaso zituzten Etorritakoengatik EEko sukaldariek

'Madryn Platerean' jaialdian Borja Blazquez-en aholkuak jaso zituzten Etorritakoengatik EEko sukaldariek

“Madryn al Plato” (Madryn Platerean) du izena Patagoniako Chubut probintziako Puerto Madryn hiriak antolatzen duen turismoa eta eskualdeko elikagaiak sustatzeko jaialdiak. Ekitaldiaren baitan ekintza ugari garatzen dira, tartean 50etik gora stand biltzen dituen Ekoizleen eta Diseinu Azoka. Etorritakoengatik Euskal Etxea feriako partaide izan da aurten ere, sei pintxo mota ezberdin eskainiz. Antolatzaileen gonbidatu berezi gisa, bestalde, gastronomia eskola eskaini zuen programa barruan Borja Blazquez sukaldari donostiarrak. Buenos Airesen finkatutako sukaldaria, oso famatua da Argentina osoan eta euskal etxeko kideekin bildu eta elkarrizketatu zen.

Gehiago Irakurri…

Programa osagarri bat lagun ireki da Ipar Argentinako Posadas-en 'Euskaldunen Argentina' erakusketa

Programa osagarri bat lagun ireki da Ipar Argentinako Posadas-en 'Euskaldunen Argentina' erakusketa

Argentina eta euskaldunak polito lotzen dituen erakusketarekin batera, hitzaldi programa oparoa eta euskal zinea eskainiko zaizkie hiriko Legebiltzarreko ‘Salón de las Dos Constituciones’ aretora bertaratzen diren lagunei. Argazki erakusketa osatzen duten panelak uztail osoan egongo dira bertan ikusgai, sarrera libre eta doakoa. Erakusketa, Ospitalea, Euskal Kultur Erakundea eta Euskal Argentina elkarteei zor zaie, hona ekartzearen babesle Frantziako Enbaxada, Posadaseko Euskal Jatorri Euskal Etxea, Ekologia Ministerioa eta Probintziako ordezkarien Ganbara izan direlarik. Bestalde, gomitea luzatu du euskal etxeak datorren astelehenerako, bere euskal zine zikloko azken saiorako: Sukalde Kontuak filma emango dute.

Gehiago Irakurri…

Error exceptions.KeyError on here/portlet_gaiak/macros/portlet: 'noticias_eu'
 

bisita