euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Internauten ekarpenek emango diote segida Jon Arretxe idazlea sarean idazten hasi den lehen euskal wikinobelari

26/04/2006

Jon Arretxe idazle basauriarrak eman dio hasiera euskarazko lehen wikinobelari (Zaldi Ero argazkia)
Jon Arretxe idazle basauriarrak eman dio hasiera euskarazko lehen wikinobelari (Zaldi Ero argazkia)

PUBLICIDAD

Astelehen honetaz geroztik sarean da wikinobela, Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Letretako Fakultateak bultzatutako ekimena. Wikipedia entziklopedia irekiaren ereduari jarraiki wikinobela jendearen ekarpenekin idazten den eleberria da. Oraingoan hiru wikinobela jarri dituzte sarean, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, bakoitzaren hasierako lerroak idazle ezagun batek idatzi dituelarik. Euskarazkoak 'Burdinbidez' izenburua du, eta Jon Arretxe bidaiari eta idazle basauriarrak hasi du. Dagoeneko 3.000 bisitari bildu ditu proiektuak.
Deustuko Unibertsitateak jarri du sarean wikinobela ekimena, hiru idazle ezagun laguntzaile hartuta. Jon Arretxe basauritarrak euskarazkoari ekin dio, 'Burdinbidez' eleberriaren lehen lerroak idatziz. Espido Freire idazle bilbotarra da ingelesezko wikinobelaren lehen idazlea, Time runs away izenburua eman diolarik. Azkenik Juan José Millas valentziarrak hartu du gaztelerazko eleberri birtuala hasteko enkargua, Vidas prodigiosas izenburupean. Astelehen honetatik eta uztailaren 24a arte interneteko erabiltzaileek eleberri hauen idazkuntza prozesuan parte hartu ahal izango dute, erregistratu eta beraien ekarpenak idatziz.

Ekimenaren arduradunek agertu dutenez, wikinobela talde sorkuntzarako gune ireki, eleanitz eta ez-lineala da, interneteko erabiltzaileen parte hartzea eta ekarpena behar-beharrezkoak dituena. Eleberriak, garatzen doazen ahala irakur daitezke besterik gabe, edo nahi izanez gero norberak bere lerroak gehitu ditzake. Proiektuak harrera ona eduki du eta bere lehenengo egunetan 3.000 bisitatik gora jaso ditu webguneak.


Lotura interesgarriak

Wikinobela, euskarazko lehen eleberri birtuala
www.wikinovela.org

Jon Arretxeren bibliografia
Literaturaren Zubitegian

'Zaldi Ero idazleekin', euskal idazleen argazkien webgunea
www.armiarma.com-en


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia