Hemen zaude: Hasiera Nire talaiatik Artxiboa 2011 Martxoa 03 Carlos Orue hil da, lagun euskal australiar bat
Dokumentu Akzioak

Nire talaiatik

Carlos Orue hil da, lagun euskal australiar bat

Albisteak atzo kolpatu ninduen. Benekien behar zuela gertatu, duela pare bat aste mintzatu bainintzen Carlos berarekin telefonoz eta batere ongi ez zegoela banekien, banekien denbora kontua zela, eta pentsatu ere pentsatu nuen datorren azaroko euskal gizataldeen mundu biltzarrean (pentsatuz, oinarririk gabe, oraindik bizirik egongo zela) omenaldi moduko bat egiterik izango genuela. Martxoaren lehenean hil da ordea, azken hilabeteak batere samurrak izan ez direla.

Carlos Orue zornotzarra zen eta 1981etik Sydneyn bizi zen. Izan ere, hainbat euskal etxeetatik euskal gizataldeen mundu biltzarretara etorri izan diren kide eta ordezkarientzat, 'australianoa' zen, 'euskal australianoa', askotan australiar motako kapela berezia buruan zeramala etorri ohi zen-eta biltzarretara, beti ere Australiako euskaldunen ordezkari, izan ere 16 urtez, 2009ko otsailera arte izan baitzen Sydneyko 'Gure Txoko'ko lehendakari.

[Azkeneko Euskal Gizataldeen Mundu Biltzarrean Carlosi kendu genizkion hitzak]

Miren emaztea bezala pertsona zinez eskuzabala eta euskaltzalea, benetan izan da 'euskal enbaxadari' Australian, fisikoki zein telefonoz eta internetez lagundu eta harrera eman baitie Sydneyra iritsi zaizkion hamaika euskalduni.

Besarkadarik bero eta tinkiena Mireni, eta euren seme Karlosi. Eskerrik asko eta badakizue non segitzen duzuen izaten lagun bat. Aupa Carlos.

2011/03/03

Osabaren oroimenez

Honek bidalia Naiara Non 2011/03/03 13:33
Beti egongo zara gure bihotzetan eta joan esagutzen mundu barri hori zeren gu goazenean zure Tour turistiko interesgarrietariko baten zain egongo gara. Beti maite izan eta beti maiteko zaitugu.

Laister arte Osaba

Honek bidalia Joseba Non 2011/03/03 13:34
Euskal Herria eta Australia hurbiltzen zaiatu zara zure bizian zehar, eta azkenien alkar bat egitea lortu dozuz. Muga eta distantzia guztiak apurtute, gure bihotzean eramango dogu Euskal Herriaren ganako zuk zeunkan maitasuna. Beti izango zara gure familiaren enbaxadore. Laister arte Osaba.

Zuk eginikoak iraunen du zutik

Honek bidalia Jon Elordi Non 2011/03/03 18:32
Asko gara zure eskuzabaltasuna gogoan atxikiko dugunak. Besarkada handi bat Mireni eta senitarteko guztiei.

Gure Carlos

Honek bidalia Pili eta Agustin Non 2011/03/03 23:37
Gordeko doguz gure bihotzetan zugaz bizi izandako momento guztiak Gogoratuko doguz zuk kontatutako Australiari buruzko istoriak Inoiz ez zaitugu ahastuko Beti betiko gure bihotzetan Zure koinatu-koinata Agustin eta Pili


bisita