euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporak Aberri Eguna ospatuko du asteburuan: Miami, Necochea, New York, Las Vegas...

2015/04/01

Esku-dantza dantzatzera animatu ziren gazteak iaz Txileko Santiagon egin zen Aberri Egunean (argazkia GureEtorkiaEE)

Urtero legez, Diasporako euskaldunek Aberri Eguna ospatuko dute aurki, batzuk asteburu honetan bertan, eta beste batzuk datozen asteetan. Festa hau oso garrantzitsua izan da beti Euskal Etxeetako bazkideentzat eta urteko bilerarik nagusienetakoa da elkarte askotan. Jarraian, munduan zehar egingo diren Aberri Eguneko ospakizunen zerrenda.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

‘Euskal Belardia’ berdegunea inauguratu zuen Mendozako Denak Bat-ek Aberri Eguneko programa barruan

2015/04/01

Mendozako Denak Bat-eko kideak hobetu berria den hiriko Independencia Plazako ‘Euskal Belardia’ berdegunean (argazkia EE)

Nahiz eta berez ospakizun eguna datorren igandea den, Mendozako euskal etxeak astebete aurreratu du jaiaren programa, ahalik eta lagun gehienekin ospatu ahal izateko. Joan den larunbat eta igandez, asteburu osoko egitarauaren baitan, zine eta hitzaldiak eskaintzeaz gain, pilotalekua eta Independentzia Plazako ‘Euskal Belardia’ inauguratu zuen euskal gizatalde cuyotarrak. 

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Bilbon amaitu zen Korrika 19, Euskal Herrian eta Diasporan milaka kilometro egin ostean

2015/03/31

Mexiko DFko Korrikak hirian euskararen alde lan nabarmena egin duten lagunak omendu zituen, besteak beste Gurutzne Etxeberria, urte luzez Mexiko DFn euskara irakaslea (argazkia Iñigo Bilbao)

Igandean amaitu zen Korrika 19, Bilbon euskararen aldeko lasterketari harrera egin zion jendetza itzelarekin. Aurtengoa inoiz izan den Korrikarik jendetsuena izan, AEKko antolatzaileen esantean, eta Diasporan ere, inoiz baino leku gehiagotara heldu da Korrikaren mezua. Asteburuan, esaterako, lasterketak egin ziren Mexiko DFn, Valparaison, Valentzian, Montrealen eta Marsellan. Jarraian, bideo eta argazki sorta.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Argentinan, Buenos Aires, Llavallol, La Plata eta Villa Marian ere ospatu zen 19. Korrika, bertako erara

2015/03/31

19. Korrika martxoaren 28an izan zen La Platan, Moreno Plazan, Katedralaren aurrean (argazkia M. Agostini Zubillaga)

Diasporako beste hainbat tokitan bezala, egun batzuk aurreratu zen 19. Korrikaren hasiera Argentinan eta lekukoa Urepeletik atera aurretik abiatu zen. Bukatu ere ez zen Bilbon bukatu zen momentu berean amaitu; izan ere, igande arratsaldez egin zen azken ekitaldia, Villa Marian. Hori baino lehen, Euskal Echea eskolaren bi egoitzetan eta La Platan ere ospatu zuten euskaltzaleek. Argazkiak eta bideoa, artikulu honetan.  

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Patagoniako Bariloche eta San Martin de los Andes hirietako euskal gizataldeek Sara Pagolaren bisita jaso zuten

2015/03/31

Sara Pagola eta Mariana Satostegui San Martin de los Andesko Euskal Txokoa elkarteko lagunekin (aragzkia Euskadiren Ordezkaritza)

Eusko Jaurlaritzaren eskualderako ordezkari den Sara Pagolak Barilocheko 'Mendiko Euzko Etxea' eta jaio berria den San Martin de los Andesko 'Euskal Txokoa' erakundeetako kideekin elkartu zen. Bi bisitetan, euskal etxeek antolatutako ekintzetan hartu zuen parte Euskadiren Argentinako-Mercosur Ordezkaritzaren buruak. 

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia