euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko Dan Ansotegui euskal musikariari Estatu Batuetako folk eta arte tradizionaletako ohorerik altuena eman diote

2019/06/19

NEAk (National Endowment for the Arts) saria dela-eta zabaldu duen Dan Ansoteguiren argazkia (arg. Gregg Mizuta) "National Fellowship of the Arts" errekonozimendu prestigiotsua eman diote Boiseko Dan Ansotegui musikariari, Estatu Batuetako folk eta musika tradizional eremuan lor daitekeen sairirik altuena. Idahoko gobernadore Brad Little-k berehala eman zizkion atzo zorionak, azpimarratuz Idaho harro dagoela oso Ansoteguirekin, nazio mailako hain izendapen garaia lortzeagatik, eta euskaldunen historia ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Euskal zinema gaur Coronel Pringlesko Euskal Etxean, eta gonbitea dantza, euskara, kantu eta sukalde hitzorduetara

2019/06/19

Eusko Biltzar-eko sukaldari txikiak elkartearek larunbatero eskaintzen duen sukaldaritza tailerrean Gaur iluntzeko 7:30etan, Montxo Armendariz Tasio filma proiektatuko du Coronel Pringleseko Eusko Biltzar-ek bere egoitzan. Pelikula bukatuta, kantina zerbitzua irekiko du, pintxo eta edariak erosgai, presarik gabe, bihar Bandera Argentinarraren jai-eguna baita herrialde osoan. Hitzordu honetara gonbidatzearekin batera, Euskal Etxeak urteko lehenengo zatiaren oso balantze ona egin du, "oso hilabete aktiboak ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

'Euskadi Basque Country laguna' sortu dute, atzerrian euskal irudia proiektatzen laguntzen dutenak saritzeko

2019/06/18

'Euskadi Basque Country Laguna'ren adierazgarri den intsignia Eusko Jaurlaritzak Euskadi Basque Country Laguna bereizgarriarekin aitortuko ditu Euskadiren irudia atzerrian sustatzen laguntzen duten pertsonak. Aitorpena gaurko Gobernu Bileran onartu da, eta aitorpen hori emateko prozedura ere baimendu da. Erakunde-aitorpena Euskadi Basque Country irudia atzerrian sortzen eta/edo indartzen laguntzeagatik bereizten direnei emango zaie, eta pertsona fisikoak nahiz juridikoak, ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Eusko Brasildar Etxeak Gernikako Haritzaren kimu bat landatu du Sao Pauloko Basogintza Institutuaren egoitzan

2019/06/18

Ingurumenaren Nazioarteko Egunean, Gernikako Arbolaren kimua landatu zuten brasildarrek (argazkia Sao Pauloko Azpiegitura eta Ingurumen idazkaria) Eusko-Brasildar Etxeak aspaldiko amets bat bete du Ingurumenaren Nazioarteko Egunean. Oscar Goitia buru duen elkarteak Gernikako Arbolaren kimu berri bat landatu nahi zuen lur brasildarrean, eta Sao Paulo iparraldean dagoen Basogintza Institutuaren Santutegian egin zuen. Goitiak azaldu digunez, Euskal Gizataldeen 2015eko Mundu Batzarrean eman ziguten kimua Gernikako agintariek eta jatorri ziurtagiria ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Jose C. Pazeko Toki Eder-ek bere 23. urteurrena ospatu eta ‘Euskal Herria nigan bizi da’ lehiaketako emaitzak jakinarazi ditu

2019/06/18

Toki Eder-en 23. urteurren jaia 23 urte bete ditu Toki Eder Euskal Etxeak eta ospakizuna ekainaren 9an ospatu zuen. Lagun ugari bildu ziren elkartearen egoitzara ohiko ‘urteurren paella' gozatzera. Bazkariko hitzetan, ekitaldietan erakundeak transmititzen dituen ‘euskal kulturaren balioak’ goraipatu zituzten anfitrioiek eta urtean zehar garatzen duten lan solidarioaz mintzatu zitzaizkien bildutakoei. Ohiturari ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Jatetxeen gida

Lasai

Rio de Janeiro, Brasil

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia