euskal diaspora eta kultura
2024/05/14
Betiko lagunak eta baita aurpegi berri asko bildu ziren Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeak antolatutako urteko lehenengo afarira. Izan ere, bilgarria Aberri Eguna ospatzea izan zen, baina baita berriro elkartzea ere, afari eta lagunarte onean, dantza eta alaitasun handiko gaua konpartitu eta disfrutatuz. Topaketa joan den larunbatean, maiatzaren 11an, eginn zen, eta 150 bat pertsona batu ...PUBLIZITATEA
2024/05/13
Iaz, Gernikako Bonbardaketaren 86. urteurrenaren harira, bertaratu eta aurreskua dantzatzeko gonbitea egin zieten Trelew-ko Euskal Etxeko kideek Puerto Madryngo 'Etorritakoengatik' Euskal Etxeko gazteei. Oraingoan, Puerto Madryngo dantzariek aurreskua euren herrian bertan dantzatu dute, Gernikako Arbolaren kimua lortu eta landatu baitute bertako Euskadi Plazan. Ekitaldia joan den maiatzaren 5ean ...PUBLIZITATEA
2024/05/13
Jon Maiak Habanan kantatuko du aste honetan bere Kantu berri bat gara ikuskizunarekin, Kubako musikaren urteroko sari nagusiak banatzen dituen jaialdian. Bertsolari zumaiarra bere ohiko taldea lagun dago Kuban: Pello Ramirez (txeloa), Nerea Quincoces (perkusioak eta ahotsa), Gorka Hermosa (akordeoia) eta Nacho Soto (pianoa, sintetizadorea). Gogora dezagun 1991etik hona Maia Euskal Herriko izen handiko hainbat ...PUBLIZITATEA
2024/05/13
Azkeneko bi lekuak geratzen dira bidaiatzeko Argentinatik Euskal Herrira ekain honetan Mariana Dominé Irigoyen, euskal-argentinar gizataldeko kide ezaguna gidari eta lagun dela. Ibilbideak 17 egun/16 gau iraungo ditu "Euskal Herri osotik, barne daudela Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Iparraldea, euren paisaiak, historia, ohiturak, musika, gastronomia eta 'batez ere, euren ...PUBLIZITATEA
2024/05/10
Areto beteko bi emanaldirekin, 35 aktore oholtza gainean, hunkidura handia eta txalo zaparrada ederra lagun, "Guernica, mi primer pantalón largo" (Gernika, nire lehen praka luzeak) aurkeztu da Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeko aretoan. Antzezlanak kontakizun autobiografiko bat du oinarri eta "Bat Etorri" antzerki taldeak eta Euskal Etxeko taldeetako kide ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
2024/05/14
2024/05/15
2024/05/16
2024/05/17
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus