euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikurrina eta guzti, hasi dira San Ferminak! Eta asteburuan euskal Diasporan barrena zabalduko da festa

2015/07/07

Ikurrina zapi gorrien itsasoan; Iruñeako Udaletxean ageri zenaren ispilu

Txupinazo zirraragarriaz gozatu zuten aspaldiko partez iruindarrek, aurten Udaletxeko balkoian ikurrina ere ikusi ahal izan zutelako. Udaletxeko plaza zapi gorrien itsaso bat izan zen, eta eguerdiko hamabietan festak eztanda egin zuen bertan. Diasporan zehar ere jaia eta zalaparta zabalduko da asteburuan eta Sydneyn, Mexikon, Boisen, Caracasen eta hamaika lekuetara helduko da "Gora San Fermin" oihua.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Loiolako Inazio deunaren erlikia bat jasoko du Corpus Christiko EE argentinarrak bere X. urteurrenean

2015/07/07

San Ignazioko jesuiten aztarnak, Misiones probintzian

Erlikia abuztuaren amaieran iritsiko da Vatikanotik Misiones probintziara eta bertako San Ignazio herriko parrokian jarriko da beneragai. Bere hamargarren urtebetetzean, ekintza programa polita ari da garatzen txikia baina kementsua den Mesopotamia argentinarreko Corpus Christiko Eusko Etxea. Azken asteotan burututako aktibitateen artean genealogiari buruzko tailerra eta euskal zinema saioa aipa daitezke. 

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

San Fermin jai alaia eta jendetsua Valentziako Euskal Etxean, Venezuelan, bigantxa eta guzti

2015/07/06

Gaztetxoak Valentziako Euskal Etxeko San Fermin festaz gozatzen (argazkia Valencia-Carabobo EE)

Nafarroan iruindarrak txupinazoaren zain daude irrikaz baina munduaren beste muturrean, Venezuelan, aurrea hartu diete Valentziako Euskal Etxean, Carabobo estatuan. Bertan, asteburuan egin zuten San Fermin festa, bazkari batekin eta bigantxa eta guzti. Giroa aparta izan zen eta gazte zein nagusiek asko gozatu zuten egunaz.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Wyoming estatu bihurtu zeneko 125. urtemuga kari, euskaldunen immigrazioa aztergai ekitaldi akademikoetan

2015/07/06

Nevadaren 150. urtemugaren ospakizunen ostean, 25 urte 'gazteagoa' den Wyoming-o zelebrazioetan parte hartu dute euskaldunek ere (Irudia: Wyoming)

Wyoming estatua sortu zela 125 urte ari dira betetzen aurten dira eta ospatze-ekitaldietako akademikoki garrantzitsuena, ekainaren 11an eta 12an antolatu zuen bertako gobernuak. Dozenaka ikerlarik hartu zuten parte programa trinko eta arrakastatsuz antolatutako Kongresuan, tartean, Iker Saituak, Denice Wheeler-ek eta David Romtvedt-ek, hirurak euskal-amerikar gaietan aritu eta adituak.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

2015eko Macachingo Euskal Astea: voucherren prezioak eta Dantza Taldeen zuzendarien bileraren zehaztasunak

2015/07/06

2015eko Euskal Aste Nazionalaren logotipoa

Urriaren 26tik azaroaren 1era garatuko da aurten Argentinako Euskal Aste Nazionala eta Euzko Alkartasuna euskal etxe antolatzaileak jaian parte hartzeko voucherren prezioak jakinarazi ditu azken orduotan. Azpimarratzekoa da familia-etxeetan ostatua hartu nahi duten pertsonek ez dute ordaindu beharko; hala ere, eta antolaketa lana errazte aldera, Euzko Alkartasuna-tik eskatzen dute parte hartzaileen zerrenda lehenbailehen bidaltzeko. Bestalde, Dantza Taldeen Zuzendarien bilera uztailaren 18an izango da, Macachingo euskal etxean bertan. 

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

Jatetxeen gida

Taberna Baska

Bahia Blanca, Argentina

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia