euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etorritakoengatik-ek Gernikako Arbolaren kimua landatu du bere 13. urteurrenean Puerto Madryngo Euskadi Plazan

2024/05/13

Maiatzaren 5ean, elkartearen 13. urteurrenaren baitan, Etorritakoengatik Euskal Etxeko kideek Gernikako Arbolaren kimua landatu dute Puerto Madryngo Euskadi Plazan, Trelewko Haraneko Euskal Etxeko kideak lagun Iaz, Gernikako Bonbardaketaren 86. urteurrenaren harira, bertaratu eta aurreskua dantzatzeko gonbitea egin zieten Trelew-ko Euskal Etxeko kideek Puerto Madryngo 'Etorritakoengatik' Euskal Etxeko gazteei. Oraingoan, Puerto Madryngo dantzariek aurreskua euren herrian bertan dantzatu dute, Gernikako Arbolaren kimua lortu eta landatu baitute bertako Euskadi Plazan. Ekitaldia joan den maiatzaren 5ean ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Jon Maia aste honetan kantari Habanan Nazioarteko Cubadisco 2024 kubatar musikaren jaialdiak gonbidatuta

2024/05/13

Jon Maiak Habanan kantatuko du maiatzaren 14tik 17ra "Kantu berri bat gara" ikuskizuna aurkeztuz Jon Maiak Habanan kantatuko du aste honetan bere Kantu berri bat gara ikuskizunarekin, Kubako musikaren urteroko sari nagusiak banatzen dituen jaialdian. Bertsolari zumaiarra bere ohiko taldea lagun dago Kuban: Pello Ramirez (txeloa), Nerea Quincoces (perkusioak eta ahotsa), Gorka Hermosa (akordeoia) eta Nacho Soto (pianoa, sintetizadorea). Gogora dezagun 1991etik hona Maia Euskal Herriko izen handiko hainbat ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Tour Euskal Herria 2024: azken bi lekuak bidaiatzeko ekainean Argentinatik EHra Mariana Dominé aditua lagun

2024/05/13

Azkeneko bi lekuak geratzen dira bidaiatzeko Argentinatik Euskal Herrira ekain honetan Mariana Dominé Irigoyen, euskal-argentinar gizataldeko kide ezaguna gidari eta lagun dela. Ibilbideak 17 egun/16 gau iraungo ditu "Euskal Herri osotik, barne daudela Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Iparraldea, euren paisaiak, historia, ohiturak, musika, gastronomia eta 'batez ere, euren ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Arrecifes: 500 ikusletik gora Euskal Etxeko Antzerki Taldearen "Gernika, nire lehen praka luzeak"en antzezpenean

2024/05/10

Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeko aretoan "Gernika, nire lehen galtza luzeak" emanaldian lan egin zuten aktoreek agur egiten diete emanaldira joan ziren ikusleei Areto beteko bi emanaldirekin, 35 aktore oholtza gainean, hunkidura handia eta txalo zaparrada ederra lagun, "Guernica, mi primer pantalón largo" (Gernika, nire lehen praka luzeak) aurkeztu da Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeko aretoan. Antzezlanak kontakizun autobiografiko bat du oinarri eta "Bat Etorri" antzerki taldeak eta Euskal Etxeko taldeetako kide ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Peruko Urubamba Harana eta Cusco izango dira urriaren 19tik 25era 45. Munduko Mus Txapelketaren egoitzak

2024/05/10

Euskal Gizataldeen arteko Munduko 45. Mus Txapelketa 2024ko urriaren 19tik 25era egingo da Peruko Urubamba eta Cuscon Hego Amerikan bilduko dira berriro ere aurtengo azken hiruhilabetekoan mundu osoko muslariak Euskal Gizataldeen Munduko Mus Txapelketan parte hartzeko, 2024ko edizio honetan Limako Euskal Etxea antolatzaile. Norgehiagoka urriaren 19an hasi eta urriaren 27ra arte luzatuko da, bi herri ezberdinetan; lehenengo 4 egun eta gauak Inken Haran Sakratuan (Urubamba-n), bertako San Agustin Hotelean, eta beste ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia