euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bonbardaketatik 87 urtera, Gernikako oroimenak bizirik dirau Diasporan eta hainbat ekitaldik gogoratuko dute eguna

2024/04/24

Argentinan egindako muralak Gernikaren omenez: Tres Arroyos, Chascomús, Viedma eta Arrecifes herrietan Gernikako herritarren eta hiribilduaren aurka 1937ko apirilaren 26an egindako aire eraso eta sarraskia tinko markatuta dagoen data da euskaldun askoren egutegietan Euskal Herrian zein bere diasporan barrena. Ostiral honetan 87 urte beteko dira Bonbardaketa egin zutenetik eta munduko hainbat Euskal Etxe ere ari dira gogoratze ekitaldi eta programak prestatzen. Hitzorduen artean izango dira Haritzak munduan ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Nevada-Renoko Unibertsitateko CBSek "Euskaldunak euren kirolen bidez" online Konferentzia egingo du gaur eta bihar

2024/04/24

Nevada-Renoko Euskal Ikasketak antolatzaile egingo da apirilaren 24 eta 25ean online euskaldunei eta kirolari buruzko 2024 konferentzia Nevada-Renoko Unibertsitateko (UNR) Center for Basque Studies-ek (CBS, Euskal Ikasketa Zentroa) "The Basques Throught Their Sports" (Euskaldunak euren kirolen bidez) online Konferentzia egingo du gaur eta bihar, apirilaren 24 eta 25ean, CBS bertako irakasle laguntzaile Mariann Vaczi antropologoa koordinatzaile. Saioak ingelesez izango dira eta Zoom bidez segitu ahal izango ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Arabatik mundura, Nazioarteko Poesia Lehiaketa: lanak euskaraz edo gaztelaniaz aurkez daitezke, sariak eurotan

2024/04/24

‘Ernestina de Champourcin’ poesia-lehiaketaren 34. edizioaren afixa Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak ‘Ernestina de Champourcin’ poesia-lehiaketaren 34. edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu du. Lehiaketa nazioartekoa da eta helburu zehatzak ditu: euskarazko zein gaztelaniazko poesia sorkuntza bultzatzea, poeta berrien agerpena ahalbideratzea eta 27ko Belaunaldiko erreferente izan zen Ernestina de Champourcin (1905-1999) idazle ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Euskal Herriko komunitate euskal venezuelarrak datorren larunbatean egingo du Galdakaon bere Urteroko Topaketa

2024/04/23

Venezuelan jaio edo bizi izan eta egun Euskal Herrian diren euskal diasporako lagunak biltzen dira urteroko elkarretaratze honetara Egun Euskal Herrian bizi den komunitate euskal-venezuelarrak datorren larunbatean, apirilaren 27an, egingo du Galdakaon 2024ko bere Urteko Topaketa, joan den asteko data astebete atzeratu ondoren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen karietara. Gogora dezagun, Topaketa normalean apirilaren 19aren —Aberri Egun venezuelarraren egunaren— ondoko larunbatean izan ohi dela, Simon Bolivar elkartea eta bertako ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Euskal Dantza eta Eraldaketa Instituzionala, FEVAk ekainean Rosarion antolatutako tailerretan landuko dituen arloak

2024/04/23

FEVAk iaz Pergaminon antolatutako Dantza Tailerra eta Kanpo Euskal Gizataldeen VIII. Mundu Batzarreko eztabaida mahaien irudiak Ekaineko lehenengo asteburuan, Rosarion, Argentinako euskal elkarteenzat garrantzitsua izan daitekeen topaketa egingo da. Zazpirak Bat Euskal Etxea gertaleku, bi tailer gauzatuko dituzte, FEVA antolatzaile. Herrialdeko lau puntu kardinaletako partaidetza handia espero da. Larunbatean, ekainaren 1ean, Eraldaketa Instituzional Tailerraren lehen jardunaldia egingo da. FEVAko Zuzendaritza Kontseiluaren ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia