euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak 2016ko urteko Euskal Etxeekiko dirulaguntzen berri ematen duen Ebazpena argitaratu du

2017/01/23

Euskal etxe eta federazioekiko dirulaguntzen 2016ko Ebazpena EHAAn

EHAA-BOPV buletin ofizialak urtarrilaren 20an eman du argitara 2016 urteko Euskal Etxe eta federazioekiko dirulagujtzak zehazten dituen Ebazpena. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Asier Vallejo Itsasok sinatua, dirulaguntzak IV kapituluari (ohiko gastuak eta jadueren antolakuntza), gehiena, eta kopuru apalagoan VII. atalari (azpiegitura eta ekipamendu.gastuak) dagokio.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Zorionak eta agiantza onenak urte berrirako: buletina otsailaren 1ean itzuliko da eguneroko bere hitzordura

2016/12/30

Urte Berri On eta agianza onenak gure irakurleei eta euskal herritar guztiei oro har

Kaixo irakurle, beste urtebete pasatu da eta urte aldaketa berri baten aurrean gaude. 2016 honetan gure proiektu honek interneten 15 urte bete dituenez, 16. urte aldaketa daukagu sarean gaudenetik. Ez dugu izan, egia esan, oso urte amaiera fina... edo bai. Txarra izan da ekonomikoki, gure proiektua astindu duen kolpea jaso baitugu Gipuzkoako Foru Aldundiak bere urtetako sostengua ez berritzerakoan, baina ona, elkartasun mezu andana benetan handia jaso baitugu.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com-en 2016ko azken zozketako emaitzak: sariak, Nafarroa, Argentina, AEB eta Uruguaira doaz

2016/12/30

EuskalKultura.com-en 2016ko abenduko zozketako sariak

Azkenean, zazpi izan dira zozketatu ditugun sariak, Arantzazuko egutegiaren bi ale banatuko baitugu. Sariak Nafarroara (1), Argentinara (4), Estatu Batuak (1) eta Uruguaira (1) doaz. Hamahiru herrialdetatik idatzi duen jendea izan dugu partaide eta parte hartzaileak, berriz, pixkat jaitsi dira, 201. Albistearen testuan xehetasun gehiago. Zorionak irabazle suertatu diren guztiei eta, gainerakoei, lasai egon otsailean deituko baitugu zozketa berria, hau ere sari erakargarriekin.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Lujango Unibertsitate Nazionalak Oscar ‘Vasco’ Arla izena jarri dio bere Gai Akademiko Idazkaritza Nagusiari

2016/12/30

Lujango Unibertsitate Nazionalean egindako zeremonia eta jarritako plaka

Agintari, ahaide eta ikasleek hartu zuten parte izendatze zeremonian. ‘Vasco’ goitizenarekin ezaguna zen Oscar Domingo Arla Unibertsitateko ikasle, irakasle eta zuzendaritza kide izan zen eta “marka ezabaezina” utzi zuen ikastetxean. Aita baxenabartarra eta ama zuberotarraren seme, pilotaria izan zen gaztetan eta sustraiekiko maitasuna transmititu zien seme-alabei, bereziki gaur egun Buenos Aireseko Euskaltzaleak eta Iparraldeko Euskal Etxea instituzioetako erreferente den Marianari. Oscar Arla martxoan zendu zen.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Nevadako Unibertsitateak otsailaren 1era arte luzatu du Euskal Ikasketa irakasle postu baterako egiten ari den deia

2016/12/29

Deialdiaren xehetasunak Nevada-Reno Unibertsitatearen webgunean

Hautagaitzak aurkezteko epe berria otsailaren lehena da. Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroa irakasle laguntzaile baten bila dabil. Hautagaiek doktore maila behar dute izan, euren esparrua gizarte zientziak, bereziki antropologia ekonomikoa edo historia ekonomikoa izanik, fokua Euskal Herrian eta bertako kooperatibetan. Edo, bigarren gai lehenetsia, Zientzia Politikoetan, genero ikasketetan (ikus xehetasunak testuan). 2017ko abuztuaren 1ean hasteko da.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia