euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gonbidapena New Yorken bizi diren euskaldunei elkar-ezagutze elkarretaratze batean parte hartzeko

2018/11/20

New Yorkeko Eusko Etxearen egoitza. 1913an sortua, Estatu Batuetako euskal etxe zaharrena da New Yorkekoa (arg. EuskalKultura.com) Deia elkarrekin egin dute New Yorkeko Eusko Etxeak eta egoitza Sagar Handian duen Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak, gonbitea luzatuz inguruan bizi diren euskaldunei datorren asteko ostiralean, azaroaren 30ean, iluntzeko 7:30etan Eusko Etxera bildu eta elkar ezagutzeko edo elkar berriz ere ikusi eta agurtzeko, aspaldian elkarrekin topatu gabeei ere horretarako aukera eskainiz. Horren ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

‘Navarra ¿Por qué no es un estado?’ liburua, Jose Antonio Beloqui egile, salgai Argentinan abendutik aurrera

2018/11/20

‘Navarra ¿Por qué no es un estado?’ liburuaren azala Jose Antonio Beloquiren lana honako galderari saiatzen da erantzuten. Nafarroa duela berrehun urte Gaztelak konkistatu aurreko egituren jabe bazen --"erresuma bat beste erresuma baten barnean", zioten-- “1800. urtean, Nafarroak estatu bat eratzeko elementu guztiak baldin bazeuzkan... Zergatik ez dago gaur egun Frantziaren, Italiaren, Norvegiaren edo Mexikoren pare?”. Saiakeran ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Euskaraldia Mexikon: gaur eta bihar azkeneko egunak Post Lehiaketan parte hartzeko, ostegunean Rallya

2018/11/19

Mexikoko Euskaraldiko Rallyan parte hartzeko gonbidapena, datorren ostegunean UNAMen Ekitaldiok UNAMeko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzak antolatu ditu --Haizea Elizondo Gorroño buru-- eta azken egunotan garatu eta gaur-bihar bukatuko den Post Lehiaketa eta ostegunean gauzatuko den Euskaraldia Rallya eskaintzen dituzte, besteak beste, Mexikotik Euskal Herrian eta baita bere Diasporan ere egiten ari den Euskaraldia kanpaina honekin bat egiteko aukera gisa.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

“Eguraldi txarrari, euskal giroa”: Mendiko Eusko Etxea berriro ere festako protagonista Barilocheko Gizatalde Jaian

2018/11/19

Barilocheko Europar-Argentinar Gizataldeen 39º Jaialdia Eguraldi kaxkarra gorabehera, partaideen eta publikoaren jarrera onari esker garuzatu ahal izan da Barilochen Europar-Argentinar Gizataldeen 39. Jaialdia. Urtero bezala, aukera paregabea izan da bertako gizataldeentzat, euren ohitura, kultura, musika eta dantzak erakusteko. Patagoniako ez ezik, Argentina osoko dantza talde jendetsuenetako bat duen Barilocheko Eusko Etxea Euskal Herriaren ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Abian da Euskal Australiar Alkartea eta elkarretaratze baterako deia egin du azaroaren 25erako Gernikan

2018/11/16

Tere Gabiola, Amaia Urberuaga eta Leire Goirigolzarri, El Correok duela gutxi argitara emaniko irudo batean (arg Maika Salguero-El Correo) Lehenengo pausoak ematen ari da Euskal Herritik Australiara joan ziren euskaldunak eta euren ondorengo eta lagunak biltzeko asmoa duen elkartea. Joan den astean bere lehenengo Zuzendaritza Batzordea hautatuta, Australiako Ingham-en (North Queensland) jaiotako Amaia Urberuaga buru, elkarte sortu berriak deia egin die ekimen berri honetan interesa izan dezaketen guztiei, datorren asteko ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Jatetxeen gida

Lasai

Rio de Janeiro, Brasil

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia