euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Xavier Aphessetche

Xavier Aphessetche
Xavier Aphessetche

2019/01/22 - Chino, AEB

1932 - 2019

Baxenabarreko Irisarrin 1932ko martxoaren 21ean jaioa, Kaliforniara emigratu eta Chinon sortu zuen familia bere emazte Therese (Paris) Aphessetche garaztarrarekin. Xavier Aphessetche 86 urte zituela zendu da Kalifornian. Pertsona arras maitatua eta ixtimatua zen euskal komunitate barne eta kanpoan.

Aphessetche Letxeria sortu eta kudeatu zuen luzaroan eta, pilotazalea izanik, trinketa eraiki zuen bertan, eta eskuzabalki euskal komunitateari eta euskal klubari erabiltzen utzi.

Goiz galdu zuen emaztea, 2004an, eta duela bi urte alaba gazteena, Marie (Aphessetche) Ahadoberry.

Biziki maite zituen kantua eta kobla eta bertsuak, eta gazteak estonatzen zituen ixtorioak kontaturik eta bertso ixtorio osoak kantaturik euskal molde tradizionalean. 

Jende askok nabaritu eta senditu du bere hutsunea.

Zerbitzuak: Beila ostiralean, otsailaren 1ean eginen da 17:00etarik 20:00etara. Errosarioa 19:00etan St. Margaret Mary elizan (12686 Central Ave., Chino). Elizkizuna bere oroiz larunbatean, otsailaren 2an, goizeko 9:00etan. Ehorzketa Bellevue Memorial Park-en, 1240 W. G Street-en, Ontarion.

Gure doluminik zintzo eta sentituena bere alaba Cathy, suhiei eta bilobei eta bere familiako eta lagun guztiei.

GB



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia