euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Victor Manuel Ortuzar Gonzalez

Victor Manuel Ortuzar Gonzalez

2011/11/01 - Lima, Peru

Victor Manuel Ortuzar Gonzalez


Kanpoko Euskal Gizataldeen V. Mundu-Batzarrak une bat hartu zuen azaroaren 2an Victor Ortuzar laguna, Limako Euskal Etxeko lehendakaria, gogoratzeko, hain zuzen ere bezperan hil baitzen Peruko hiriburuan. Euskal elkarte limatarreko lehendakariorde Raul Noblecillak hitz gozoak izan zituen Batzarrera bildutakoen aurrean harek egindako lana eta utzitako arrastoa goraipatu eta laudatzeko.

Victor Ortuzar 2011eko azaroaren 1ean hilo da Liman, herrialdean hainbat urtez bizi ostean. Bilbon jaioa zen, 1939ko irailaren 11ean, eta itsas merkataritza gizona zen, hala ibilia zen mundu osoan, Limara 22 urterekin iritsi zen lehen aldikoz. Gero segituko zuen han-hemenka eta besteak beste Euskadin, Estatu Batuetan, Madrilen eta Afrikan aritu zen, 1980ean behin-betirako Perura etorri arte, bertan arrantzu-negozioan ibili eta eraikuntza alorreko enpresari ere izan zelarik.

Limako Euskal Etxeko egungo lehendakari, 1986an Limako Euskal Etxea sortu zutenetako bat izan zen. Marta Perez Gonzalezekin ezkondua, hiru aitaren aita zen, Victor, Juan Carlos eta Ignacio. Goian Bego.


(argazkia, Limako Euskal Etxea-Deia)



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia