euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Richard Dix 'Chick' Jayo

Richard Dix 'Chick' Jayo
Richard Dix 'Chick' Jayo

2015/04/17 - Boise, Idaho, AEB

​1926 - 2015

(ingelesezko heriotz-oharra hemen)

Richard Dix 'Dick' Jayo 88 urterekin hil da 2015eko apirilaren 17an. Owyhee konderrian luzaroan bizi izan bazen ere berez Boisen jaioa zen, 1926ko abenduaren 29an, Francisco Jayo eta Francis Letemendiren bereratzi seme-alabetako bat.

Dick bere gurasoen arratxuan hazi sen Oreanan, Idahon eta bertan aritu zen lanean hamabost urteak arte, orduan Nettleton familiarentzat hasi baitzen lanean. Bigarren Mundu Gerlan Armadan ibili zen, Filipinetan eta Japonia aldera zihoan bonba nuklearra bota zutenean. Idahora itzulita, Nettletondarrentzat segitu zuen cowboy baita beste arrantxu batzuetan ere. Trebea zen rodeo kontuetan eta inguruko rodeo askotan hartu zuen parte. 1950ean Idaho bertako Murphy-ko Barbara Brunzell-ekin ezkondu zen. Bi seme bizki izan zituzten: Rene Jayo Arana (emaztea Sam) eta Richard 'Rich' Jayo.

Errosarioa Nampan izango da, apirilaren 22an, Nampa Funeral Home-ko Yraguen kaperan, arratsaldeko 7:00etan. Kristau meza biharamunean, goizeko 11:00etan, Nampako Saint Paul Eliza Katolikoan. Ehorzketa Melba Hilerrian, mezaren ostean.

Dohaitzak bere izenean: Owyhee County Museum-era, Murphy, Idahon.



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia