euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Philip N. Ayerza

 Philip N. Ayerza

2018/11/30 - Fresno, AEB

Philip Ayerzak 60 urte zeuzkan. 1957ko abenduaren 11ean bete behar zituen 61. Frank Ayerza eta Marian Biscayren hiru seme-alabetan gazteena zen.

Hau da Portland-ik, Oregonen, bere arreba Patriciak --egun desagertua den Portlandeko Euskal Eteko fundatzaile eta lehendakaria izan zen zenbait urtez-- azaroaren 30ean idatzi zuena bere Facebook-en:

Gaur goizean jakin dut nire anaia Philip hil dela. 61 urte bete behar zituen abenduaren 11ean. Ez da ezustekoa izan, azkenaldi luzean ez baitu osasuna lagun izan. Zaila da oso anaia bat galtzea. Bera argi dizdiratia zen eta nabarituko dugu bere hutsunea. Asko eskertuko ditugu otoitzak nire eta nire senarraren alde, eta familia eta lagunen alde. Mila esker.

Gure doluminak Patricia eta Bill-i, Portland-en; arreba Susan-i (senarra Larry Pifferini), Fresnon; eta Ayerza familia osoari, AEBetan, Euskal Herrian eta Argentinan.

GB



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia