euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Olga Sagastibeltza

Olga Sagastibeltza

2013/05/14 - Buenos Aires, Argentina

Olga Sagastibeltza

Buenos Airestik, Norma Ríos adiskideak, hiriburu argentinarreko Iparraldeko Euskal Etxearen izenean, honako lerroak bidali dizkigu, barnetik sentituz eta gogoratuz lagun on baten heriotza, bere erroei eta jatorri euskaldunari bizitza osoan ohore egin zien Olga Sagastibeltza musikazale, kantari eta abesbatz zuzendariarena.

2013ko maiatzaren 14an hil da Huenos Aires hirian Olga Sagastibeltza, bertako Alkartasuna abesbatzako zuzendaria. Olga hiriburu bereko Lagun Onak koru ospetsuko kide izana zen, hura utzi zuelarik Alkartasuna koru berriareb zuzendaritzaren erronkari eusteko.

Iparraldeko Euskal Etxean adiskide on gisa gogoratuko dugu, sarritan heldu baitzen gurenaga, Alkartasuna abesbatzako zuzendari legez, bere errepertorio zabaleko euskarazko zein gaztelaniazko kantuak kantatzeko.

Bere aldeko otoitza eskatzen dugu. Goian Bego.

[Argazkian, ezkerreko lehenengoa da Olga Sagastibeltza]


Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia