euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Néstor Aguirre

Néstor Aguirre
Néstor Aguirre

2018/04/11 - Coronel Moldes, Argentina

(Coronel Moldes-etik, Cordoba probintzia argentinarrean, Marita Echavek berri lazgarri hau helarazi digu, Coronel Moldes bertako 100.3fm Radio Ciudad-ek komentaturik)

Gaur pertsona handi batek utzi gaitu, Nestor Aguirre jaunak, gizon bizi, oso partaidetsu eta engaiatuak Coronel Moldeseko bizitza sozial eta instituzionalarekin.

Maria Aguirre Lecetaren aita zen eta Coronel Moldeseko Gure Zainak Euskal Etxeko bazkide sortzaile eta lehenengo Batzordeko partaide izan zen,

Herrian, gainera, zinegotzi izan zen eta bertako beste zenbait erakundetako buruzagi. Horien artean, Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteko lehendakari eta Argentinako Nekazaritza Federazioko-Coronel Moldeseko adarrekoa, engaiamendu eta dedikazio handiz aritutakoa beti.

Gizaki aparta, aita, aitona eta auzokide bikaina.

Faltan botako dugu, mundutik pasatzean marka itzela uzten duten gizaki horiek faltan botatzen diren bezalaxe, balioak, etsenplua eta zintzotasuna gidari izan dutelako.

Bakean bego On Nestor eta hemendik geure dolumin zintzoak bere seme-alaba Maria, Liliana eta Nestorri eta gainerako ahaide eta ingurukoei.



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia