euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Mikel Urkiola Mendicute

Mikel Urkiola Mendicute

2015/05/17 - Mexiko Hiria, Mexiko

VascosMexicoko Jaione Arrieta Galarragak eman digu igande honetan berri lazgarria.

Mikel Urkiola Mendicute hil da igande goiz honetan. Gorpuari arratsaldean ari zaio egiten beila Frantses Panteoian, Legaria kalean, eta bihar astelehena maiatzaren 18a, bere gorpuzkinak Frantses Panteoian bertan ehortziko dira.

Mikel Urkiola, bere familia osoa bezala, tartean nola ez, Itziar, Jone eta Amaia bere arrebak, oso pertsona aktiboa eta baliagarria zen Mexiko hiriburuko Euskal Etxean eta gaztetandik hartu zuen parte  besteak beste beste dantzari gisa bertako dantza taldean, Euskal Etxeko mus txapelketetan muslari aritzen zen eta antolaketa lanetan ere aktiboa zen. Guztiek estima handian zeukaten gizona, lagun ugari uzten ditu Mexikon zein Euskal Herrian.

Familiari, arrebei eta lagunei oro har besarkada beroa.

Asteartean, maiatzaren 19an, meza emango da Mikel Urkiolaren betirako atsedenaren alde 20:00etan Polancoko San Inazio elizan.



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia