euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Miguel Angel Arraras

Miguel Angel Arraras

2012/09/04 - Chascomus, Argentina

Miguel Angel Arraras

Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal-Argentinar Etxeko Zuzendaritza Batzordeak dolumina agertu nahi du Miguel Angel Arraras-en heriotza dela eta.

Miguelo gure erakundeko kide izan da bigarrenez abiarazi genuenetik eta etengabeko sostengatzailea izan da garatu ditugun ekimen guztien laguntzaile umoretsu. Emaztearekin batera jakin izan du seme-alaba eta bilobei euskal sentimentua transmititzen eta gaur egun hauek ere Zuzendaritza Batzordeko kide ditugu edo izan ditugu eta ardurak dauzkate gure euskal etxean.

Dolua adierazteko, Zuzendaritza Batzordeak datorren astebururako antolatuta zeuden ekitaldiak bertan behera uztea erabaki du, beilalekuan partaide izatea, lore-sorta bidaltzea familiari eta familiari laguntzea, dolumin zintzoenak emanez.

Goian bego.

Pedro Mauregui Larranda
Lehendakari

Martin Larralde
Idazkari


[Irudian, Miguel Angel Arraras (eskuinean), musean lagun zuen Horacio Manzzantirekin, iaz Chascomus Pilota Elkartean La Platako Euskal Etxearekin antolatutako mus txapelketan (argazkiakEE)]


Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia