euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Mercedes (Jauregui) Lostra

Mercedes (Jauregui) Lostra
Maria Mercedes Jauregui Lostra, Patxi Lostraren ama zen

2015/03/13 - Elko, Nevada, AEB

(1922 - 2015)

(Elko Daily Press kazetak argiratutako heriotz-oharra, hemen)

Mercedes Nevadako Elkon jaio zen, 1922ko otsailaren 21ean, Juan Antonio Jauregui eta Maria (Laucirica) Jaureguiren alaba. Bederatzi urte zituela, guraso eta neba-arrebekin batera atzera joan zen bizitzera Euskal Herrira, Gernikara. Gerra zibila bertan bizitzea egokitu zitzaien. Hamazapi urte eman zituen Euskal Herrian, familia Ameriketara atzera etorri eta berriz ere Elkon kokatu ahal izan zuen arte. 1948an ezagutu zuen John Lostra: harekin maitemindu, ezkondu eta sei haur izango zituzten elkarrekin.

Mercedes fede handikoa zen eta familiari emana. Bihotzez egiten zituen gauzak, maitasunez eta eskuzabala zen hurkoari laguntzen. Oso sukaldari ona zen eta familia bilkura handietan bera arduratzen zen jatekoa prestatzeaz. Famatuak ziren berak prestatutako platerak, postreak eta janaria orokorrean eta ez bakarrik familia barruan, herrian ere baizik. Sukaldean emaitza ederrak sortzen ari ez bazen, josten ere egon zitekeen edo bere lorategi eta ortuan lanean. Zinez tristetuta utzi ditu bere heriotzak familiakoak baina baita aukozoak eta Elkoko bizilagunak ere.

Atsekabetuta utzi ditu seme-alabak: Patxi (emaztea Julianne), Boise, Idahon; Anson (Jojo), Elkon; Mercedes (James) Macpherson, Elkon; John (Michelle), Portland, Oregonen; Christina (Alan) Foust, Elkon; erraina Theresa, Elkon; 13 biloba eta 7 berbiloba. Bere aurretik zendu ziren bere senarra, gurasoak, ahizpa Pilar Jauregui-Pradera; neba Tony Jauregui; seme George Lostra; eta biloba Anthony Lostra.

Errosarioa martxoaren 23an errezatuko da 9:30etan Elkoko St Joseph Eliza Katolikoan eta ondoren meza izango da 10:00etan.

Loreak bidali ordez, emaitzak egin daitezke bere izenean "Tree of Live" ekimenari, Elkoko Euzkaldunak elkarteari (Elkoko Euskal Etxea) edo St Joseph Eliza Katolikoari.



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia