euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Maritxu Zagala Carranzaren alarguna

Maritxu Zagala Carranzaren alarguna
Maritxu Zagala eta bere senar Fernando Carranza

2017/02/03 - Barcelona, Katalunia

(Tolosa, Gipuzkoa, 1913 - Bartzelona, Katalunia, 2017)

Maria Zagala Tolosan jaio zen, 1913ko maiatzaren 16an. Bost senidetan gazteena zen eta anaia zaharrena gerran afusilatu zuten; haren ondorengoak Tolosan bizi dira. Beste biak eta euren familiak muga pasatu zuten familiekin eta horietarik bat Venezuelara pasatu zen bere familiarekin. Aita hil zenean, Maritxu eta bere ama Bartzelonara mugitu ziren, berak lana topatu zuen bertan eta denbora bat eta gero Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzan hasi zen lanean.

Han ezagutuko zuen bere senarra izango zena, Fernando Carranza Iza portugaletetarra. Ezkutuan ezkondu ziren 1937ko abenduaren 19an Pinoko elizan. Fernando euskal bataloiko kide zen. Gerra bukatuta Iparraldera pasatu ziren eta senarra Gurs-eko konzentrazio zelaira sartu zuten, Euskal Herri ondoan eta Maritxu, frantses jatorria zuenez, libre utzi zuten. Lapurdin, Bidarten biziko da eta hor jaioko da 1939ko ekainaren 27an euren lehenengo alaba, Miren Terese. Alemanen okupazioarekin Bilbora pasa eta ondoren jauzia emango dute Venezuelara, 1941eko abenduaren 8an iristeko. Ia 75 urtez biziko zen Venezuelan familia eta bertan jaio zen euren bigarren alaba, Maite, 1951eko ekainaren 16an. Fernando Carranza Eusko Jaurlaritzaren Ordezkari izan zen Venezuelan 1967tik 1979ko abenduraino. "Venezuelan egin genuen gure bizitza, Eusko Etxean bereziki, gauza asko elkarbanatzen", gogoratzen da alaba behinena.

Miren Terese katalan batekin ezkonduko zen, erbesteratua hura ere, eta hiru seme-alabaren guraso izan ziren. Horietako bat Kataluniara itzuli zen duela hamaika bat urte. "Hori dela-eta aldatu ginen amarekin Bartzelonara duela hilabere batzuk, Canet del Mar-era, Bartzelona ondoan, Venezuelako krisialdiak bultzatuta", azaltzen du Miren Teresek.

Maritxu Zagala Canet del Mar-en (Bartzelona) hil zen 2017ko otsailaren 3an, goizeko 10:30etan.

"Amak beti barnean eraman izan zuen euskaltasuna, jatorri alsaziar eta katalanekoa bazen ere".

Maritxu Zagala Carranzaren alargunak bi alaba uzten ditu, Maite eta Mirentxu, suhia, Carlos Costa: bilobak Carlos, Fernando eta Javier Costa Carranza, Nicolas eta Nathali Arab Carranza, biloba politikoak Norelys Borrego de Costa, Carlota Lotuffo de Costa eta Magen de Arab, berbilobak: Mariana, María Fernanda, Carlos Jorge, Landon, Jack eta Luke.

GB

(Inaki Anasagasti, Mari (Zagala) Carranzaren heriotzaz)

2017ko ekainaren 9an, eguerdiko 12:30etan, Portugaleten, Bizkaian, egingo da hileta-elizkizuna, lehenik herriko hilerrian, kaperan, eta ondoren Carranza familiaren hilobira eramango dira errautsak, bere senarraren errautsak dauden lekura.



Oroimenean

Bidali zurea

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia