euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Magdalena Torrea Urrutia

Magdalena Torrea Urrutia

2011/10/18 - Reno, Nevada, AEB

Magdalena Torrea Urrutia

Magdalena Torrea Estatu Batuetan, Nevadako Renon hil da 2011ko urriaren 18an, bere bizitza gehiena hiri horretan bizi izan ondoren. 1932ko maiatzaren 29an sortua zen Linzoainen, Nafarroan. 1960an bere herri berekoa zen Leandro Urrutiarekin ezkondu eta Renon jarri ziren bizitzen. Senarra eta bi alabak zaintzen eman du bizia, senarra urteak badira ere hil zitzaiola. Renon utzi ditu bi alabak, Mary Lou Urrutia eta Christina, azken hau Ellis Fergusonekin ezkondua eta Kathleen eta Chloeren ama. Senideen artean bizi zaizkio Manolita, Paquita, Inocencio eta Esteban anai-arrebak, eta hauen seme-alabak-eta.

Gure doluminik zintzoenak Mary Lou Urrutiari, Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxeko lehendakari izandakoa eta egun NABOko egutegiaren arduraduna den laguna; eta Christina alaba gazteenari, eta Kathy eta Chloey bilobei, azken hiruak ere euskal komunitateko kide eta partaideak. Goian Bego, Magdalena.


Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia