euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Luis Bilbao Alcatena

2008/11/13 - Santiago, Txile

Luis Bilbao Alcatena

Txileko Santiagotik doluminez adierazi zaigu Luis Bilbao Alcatena jauna hil dela.

Txilen jaioa, Luis Luciano Bilbao Alcatena Euskadin hazi eta bertan bizi izan zen 1930etik 1950era. Txilera itzulirik, Alonso de Ercilla Euskal Txiletar Fundazioko kide sortzaile eta zuzendaritzako partaide izan zen, Euzko Etxeko bazkide eta zuzendari, eta euskal elkarte bereko euskara irakasle.

Bere aldeko elizkizunak gaur osteguna, azaroak 13, egingo dira hiruetan, meza batekin batera, Las Condes-eko 'La Transfiguración del Señor' izeneko parrokian, Apoquindo 7228 helbidean. Goian Bego.


Oroimenean

Bidali zurea

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia