euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Justo Jaimerena

Justo Jaimerena
Justo Jaimerena

2018/06/24 - Millbrae, AEB

Kaliforniako Millbrae-n bizi eta 46 urtez San Mateo konderrian bizi izan zen, Burlingame-n pausatu da 2018ko ekainaren 24an.

Maria Josefina Jaimerenaren senar maitea 52 urtez. Lucy Zamattiaren aita kuttuna (senarra Michael) eta John Jaimerenarena. Bizi zaizkio bere biloba maite Angelina, bere arrebak eta ahaide asko Euskal Herrian, baita ere ahaide gehiago Argentinan eta Txilen; bere koinata, koinatua eta anitz lagun.

Euskal Herrian sortua zen, Erratzun, Nafarroan, eta 92 urte zeuzkan.

South San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko (Basque Cultural Center) eta San Francisco Basque Club-eko kide zen.

Familia eta ahaideek bisita dezakete ostegunean, ekainaren 28an, 9:30etatik 10:30etara Chapel of the Highlands kapera, El Camino Real,194 Millwood Drive, Millbrae, eta ondoren Saint Dunstan Eliza Katolikoan, 1133 Broadway, Millbrae, bertan elizkizuna egingo delarik 11:00etan. Segida egingo zaio Holy Cross Catholic Cemetery kanposantura,  Colma-n.

Bere familiak eskertuko du doaintzarik egiten bazaio AEBetako Minbiziaren Elkarteari (American Cancer Society),  www.cancer.org webgunean.

(2018ko ekainaren 27an San Francisco Chronicle, Legacy.com-en argitara emaniko heriotz-ohar euskaratua)



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia