euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Juan Sarasola Arbildil

Juan Sarasola Arbildil

2012/07/31 - Montevideo, Uruguai

Juan Sarasola Arbildil

Ordizian jaio zen, Gipuzkoan, eta 60ko hamarkadan iritsi zen Montevideora, 1986an Euskal Erria euskal erakundeko bazkide egin zelarik. Euskaldun gisa zein gizaki gisa itzela izan da euskal etxeari egin dion ekarria. Urte hauetan guztietan behin baino gehiagotan egon da Zuzendaritza Batzordean. Euskara eta Euskal Herriaren historia eskolen sostengatzaile handia, beti ere euskal kulturaren, euskararen eta sorterriaren askatasuna gogoan jardun du.

Gaur, 2012ko uztailaren 31ean, San Inazio egunez, Juan Sarasola (Juanito, bera ezagutzeko ohorea izan genuenentzat) joan egin zaigu. Bere lurrean zegoen, familiarekin. Beti egon nahi izan zuen tokian dago, etxean, Euskal Herrian. Hemendik, Agur Jauna hitzak eta doinua zuzentzen dizkiogu, berak beste hainbatetan aurretik joan zirenei eskaini zien bezala. Agur Juanito Jauna eta Beti Arte! Goian Bego!

Euskal Erria EEko Zuzendaritza Kontseilua
Montevideo, Uruguai


(argazkia eta erreferentzia Euskal Erria EEaren bloga)


Oroimenean

Bidali zurea

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia