euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Jorge David Gilabert

Jorge David Gilabert

2012/08/27 - Tandil, Argentina

Jorge David Gilabert

Jorge Tandilen jaio zen, 1941eko uztailaren 24ean. Bere guraso Juan eta Gertrudisekin hazi zen, anai-arreba Hector, Miguel eta Martarekin batera. Bestelako makina bat jardunen artean Cerrovisión SAko kudeatzaile izan zen. Euskal Herria eta euskal kulturarekiko maitasuna pasio izan zuen. Oso gaztetandik Jorge Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeko partaide izan zen, eta bertako diruzain gisa nabarmendu zen, lanean gogor ia bere azken egunetaraino. Hantxe, Gure Etxean, ezagutu zuen Maite (duela laurogei urte pasexe), bere emazte eta hiru seme-alaben ama izango zuena, Guillermo, Martin eta Iñaki.

Jorgeren bizitza abentura handi bat izan zen. Gaur egun bere seme-alabok, bere bi errain Silvia eta Silvinak eta bere biloba kuttun Francisco, Juan Jose, Julia eta Ainhoak ezin dugu saihestu irribarre egitea eta hunkitzea bere esaldiak, bere istorioak eta umore handia gogoratzean.

Bere familiak, Jorgeri orain eta beti adierazitako maitasuna eta kariñoa eskertu nahi dizue, berak hain ongi irabazkitako kariño eta errespetua. Aldi berean, gizon, lagun, aita eta aiton gisa oroitu nahi dugu baina, batez ere, sentiberatasun handiko pertsona gisa, egunez egun eta ekintza guztietan pertsona zintzoa eta ona izateak duen garrantzia transmititzen jakin zuen pertsona gisa. Bere giza eta izpiritu balioek bizirik segituko dute gure artean.

Eskerrik asko Jorge! Gure gidari eta aholkulari izateagatik eta hegan egiteko hegoak emateagatik. Beti egongo zara gure bihotzetan.


Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia