euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Hilda Mary Gorri

Hilda Mary Gorri

2015/07/15 - Pehuajó, Argentina

Pehuajóko Euskal Etxeko lagunek, eta bertako lagun eta idazkari Elida Orozek berri lazgarria eman digute, jakinaraziz hil dela Hilda Gorri, euskal etxe pehuajoatarreko partaide historikoetakoa, eta bere ahizpa Kelarekin euskal bazkide gogotsu, indartsu eta euskal gogo handikoa, beti prest laguntzeko eta euskal lekukotasuna emateko hala behar zen tokietan.

Hilda Mary Gorri 87 urte zituela hil da Pehuajon eta honela dio bera kide zuen Euskal Etxeak zabaldutako oharrak:

Pahuajó-ko Etxe-Alai Euskal Etxeak saminez adierazten dizue berri tristea, atzoko egunean utzi egin gaitu-eta gure bazkide eta lagun Hilda Mary Gorri-k, 87 urte zituela. Borrokalaria, bere sinesmenetan tinko, langile eta alkartasun pertsona, euskaldun gauzak oro maite izan zituen. Bere azkeneko eguneraino gure euskal etxearen alde aritu zen lanean, zinez maite baitzuen bere euskal arima guztiarekin.

HIlda, gogor sentituko dugu zure hutsunea.

Etxe-Alai Euskal Etxeko Batzordea

Gure doluminik zintzoenak bere ahizpa Kela, familiarteko eta lagunei. GB.



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia