euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Fermin Huarte

Fermin Huarte
Fermin Huarte bere ilobekin

2018/06/22 - Gardnerville, AEB

1945eko otsailaren 9a -  2018ko ekainaren 22a

Fermin Huarte, 73 urtekoa, Gardnervillen (Nevada) bizi zen, eta ekainaren 22an, ostirala, hil da, maite zutenek inguratuta.

Ardaitzen (Erro, Nafarroa) jaioa zen 1945eko otsailaren 9an.

Fermin 1963an etorri zen AEBetara, bere anaia Emiliorekin lan egitera Los Banos-en (Kalifornia), Talbott Sheep Company-an. 1970ean Francisco Berruetarentzat hasi zen lanean San Frantziskoko Badia Aldean. 1972an bere bizitako lagun Marciana Huarterekin ezkondu zen. 1973an bere negozio propioa abiatu zuen. Redwood Cityra joanez, eta hortik hartu zuen erretreta 2011ean, orduan Gardnervillera pasatuz bizitzera.

Ferminek gustuko zuen arrantza, ehiza, musean aritzea, eta denbora pasatzen zuen bere lagunekin, familiarekin eta bere baratzeko fruituak lantzen eta hazten ikusten. Maite zuen igandetan Los Banosera joatea eta picon batzuk lagunekin partekatzea, eta bere ilobekin bazkaltzea oso gustuko zuen bertako Wool Growers euskal ostatuan. Los Banoseko Euskal Etxeko kide zen 1970etik.

Ferminek uzten ditu emazte Marciana Huarte, seme Stefan Huarte, anaiak Jesus Huarte eta Florencio Zubiri Lusarreta, eta iloba frango.

Bere aurretik joan ziren bere guraso Eugeulio Huarte Zubiri eta Felicia Lusarreta Torrea, anaiak Emilio, Demetrio, Esteban eta arreba Marisol.

GB

(oharra: familiaren erabakiz ez da elizkizun ofizialik egingo)



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia