euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Elias Echegoyen Tabar

Elias Echegoyen Tabar
Elias Echegoyen Tabar

2016/10/09 - Sao Paulo, Brasil

Xabier, Nafarroa 1925/04/16 - Sao Paulo, Brasil 2016-10-09

Hona Sao Pauloko (Brasil) Eusko Alkartasuna Euskal Etxeko lagunek prestatu dioten hil-oharra:

Tupustean utzi gaitu don Elias Echegoyen-ek joan den igandean 19:30etan, bihotzekoak jota. Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeko agiri 7 zenbakiduna zeukan eta zalantzarik gabe bazkideen artean denborarik gehien eskaini ziona izan zen 57 urteetan zehar. 2014era arte beti izan zen Euskal Etxeko zuzendaritzetako kide, hasierako urteetan ondare zuzendari gisa eta gero lehenengo idazkari legez. Euskal Etxearen artxibo biziduna zen. Baita bozeramale ere. Beti zegoen prest elkarrizketetarako, bai Euskal Herriko medioekin baita Brasil eta Argentinakoekin ere eta harro gordetzen zituen. Bere langile-bizitzan Mercedes Benz eta Enesan, erredaktore eta itzultzaile tekniko bezala, euskal tradizioen zabaltzaile handia izan zen. 80 urtetik gora zeuzkala txistua jotzen ikasi zuen.

Eliasek imitatzea merezi duen bizimodua utzi digu.
Bere oroitzapenak betirako jarraituko du gure bihotzetan.

Sao Pauloko Eusko Alkartasunako bere lagunek



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia