euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Eduardo Astorquiza Erausquin

Eduardo Astorquiza Erausquin
Eduardo Astorquiza Erausquin (argazkia Txileko Euzko Abesbatza)

2015/08/30 - Santiago, Txile

Txileko Santiagotik Karin Alvaradok helarazi digu Eduardo Astorquiza Erausquin-en heriotzaren berri lazgarria.

Eduardo Roman Astorquiza Erausquin oso pertsona ezaguna zen Txileko euskal gizataldean, Euzko Etxean zein hiriburuko zenbait euskal elkarte eta erakundetako kide eta sostengatzaile gisa. Euzko Etxeko bazkide zen, bertako zuzendaritza taldeko izana eta Txileko Euzko Abesbatzako partaide hainbat urtez.

Bere gorpuaren beila Las Condes-ko Santo Toribio (de Mogrobejo) parrokian ari dira egiten (Capitania 473).

Elizkizunak irailaren 1ean izango dira leku horretan berean, asteartean.

Doluminak bere emazte Aliciari, seme-alaba, Eduardo eta Marisol-i, familia osoari, lagun eta euskal-txiletar familia osoari.



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia