euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Choly Berreteaga

Choly Berreteaga
Choly Berreteaga (arg. Viva La Tarde)

2018/12/26 - Buenos Aires, Argentina

1927 - 2018

Jorge Beramendi berari buruz mintzo da Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioaren azkeneko buletinean, Fundazioak ohoratutako pertsona zenez.

Telebistako sukaldari ezaguna zen Choly de Berreteaga Buenos Airesen hil da.

Harro zegoen euskaldunen ondorengo izateagatik. Bere egiazko izena María Esther Brañeiro Andía zen. Aitaren aldetik galegoa, euskalduna amarenetik. Bere amaren aita, Inocente Andia, Nafarroan sortua zen eta 1889an heldu zen Buenos Airesa zigarreten ekoizpenean teknikari eta, Bolivian ibili ostean, Buenos Airesen ezarri zen behin-betiko. 

Inocente Nafarroan ezkondu zen Inocencia Garridorekin, eta Ildefonsa Inocencia Macaria txikia izan zuten, eta hau bere gurasoekin mugitu zen Buenos Airesa.

Ildefonsa Buenos Airesen ezkondu zen Raúl Luciano Brañeiro-rekin eta hor sortu zen Choly. 

1955ean Choly, Tiburcio Berreteaga euskaldunarekin ezkondu zen, Derioko (Bizkaia) komertziantearekin, eta senar-emazte izan ziren hura 2009an hil zen arte.

Choly pertsonaia maitagarria izen zen eta sukaldaritzarako zeukan trebezia telebistako hainbat saio arrakastatsutan adierazi zuen. Gai horri buruz plazaratu zituen liburuek ere edizioak agortu zituzten.



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia