euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Arturo Gonzalez de Zarate

Arturo Gonzalez de Zarate
Arturo Gonzalez de Zarate

2014/02/08 - Valencia, Venezuela

Arturo Gonzalez de Zarate


Joan den larunbatean, 2014ko otsailaren 8an, Arturo Gonzalez de Zarate hil da Carabobo estatu venezuelarreko Valencia hirian, 82 urte zituela. Besteak beste Cumaná-ko Eusko Etxeko lehendakari eta sortzaile izan zen gasteiztar hau 1931eko azaroaren 16an jaio zen Euskal Herrian eta 1953ko maiatzean iritsi zen Venezuelara. Venezuelarren aita eta aitona, oso pertsona aktiboa izan da bere bizitza osoan euskal komunitatearen baitan. GB.

Caracaseko Eusko Etxetik eta bertako buletin Jazoeratik heldu zaizkigu Arturo Gonzalez de Zarateren bizitza laburbiltzen duten lerro hauek. Bere horretan ekarri ditugu argitara, euskaraturik.

2014ko otsailaren 08an hil da Valencia hirian, Carabobo Estatua, Venezuelan, Arturo Gonzalez de Zarate, lehendakari ohi eta sortzaile gaur egun desagertua den Cumanáko Eusko Etxekoa, Sucre Estatua, Venezuela.

On Arturo Cumaná-ko euskal komunitateko partaide aktiboa izan zen 1953ko maiatzean iritsi zenetik. Jazoerarentzat kontatutako kroniketan, Cumaná-ko Aita Pauldarren San Jose Eskolako kaperako paretaren kontra pilotan aritzen zela aipatzen zigun, euskaldunak bertan zeuden apaiz euskaldunen kontra, ondoren elkarrekin biltzeko Coscarat-tarren Hotelean eta Sucreko Euskal Komunitatearen ohiko beste biltoki batzuetan.

Agirre Lehendakariak, Anzoategui estatuko El Tigreko Eusko Etxearen inaugurazioan parte hartu zuenean esandakoa entzun zuenean, Cumaná-n euskal etxe baten sorrera sustatuz, talde batek biltzeari ekin zion Alberto Santamariaren 'Jai Alai' tabernan eta bukatu zuten ideiak 1967ko abenduaren 10ean gauzatzen Cumaná-ko Eusko Etxea inauguratuz, bera bigarren Zuzendaritza batzorde hartako lehendakaria izanik.

Arturo Caracaseko Apezpiku Laguntzaile den Jesus Gonzalez de Zarate monsinorearen aita da eta Caracaseko Eusko Etxeko bazkide eta lehendakari-ohi Carlos Otañoren lehengusua. GB.


Bere Facebook-a: https://www.facebook.com/arturo.gonzalezdezarate



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia