euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Alice Etcheverry-Aintchart

Alice Etcheverry-Aintchart

2016/11/14 - Baigorri, Nafarroa Beherea

(HERRIAk argitara emana)

Alice Etcheverry-Aintchart, adin haundia bildurik, ahulduz zoala eta beraz ezti eztia pausatu da Baigorrin 99 urte betetzeko bezperan.

San Frantziskon sortua, 11 urte zituela familia guzia etorri zen Baigorrira; ikasketak eginik, erakasle egon zen Alduden eta Jean, Baigorriko notarioarekin ezkondu.

Sei haurren ama, diskrezio haundiko emaztea zen, fede azkarrekoa ere, katixima egile luzaz egonik eta parropiaz ongi arduratuz.

Azaroaren 16an, asteazkenean, iragan dira ehorzketa jendetsuak, hauen artean zirela ere Nekez Ari koruko kideak, beren agur beroa kantuz eskaintzera etorriak. 



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia