euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Aintzane Agirre Zabala

Aintzane Agirre Zabala
Aintzane Agirre Zabala (arg. LehendakariAgirre.eus)

2018/02/16 - Algorta, Bizkaia

Aintzane Agirre, Jaurlaritzako aurreneko lehendakaria izan zen Jose Antonio Agirre eta Maria Zabalaren alaba zaharrena, senar-emazteen hiru seme-alabetarik bizirik geratzen zen azkena, ostiral honetan hil da Bilbon, 82 urte zituela.

Estatu Batuetako eta Pariseko erbestean hazia, bere azkeneko 15 lan-urteak Jaurlaritzako Kanpoan diren Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzan (egungo Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzan) eman zituen, 2004an erretiroa hartu zuen arte.

Bere aldeko elizkizunak datorren astelehenean, otsailaren 19an, egingo dita Algortako (Getxo) Loiolako San Inazio Parrokian, 19:30etan.

GB

-Artikulua Deian Aintzane Agirreren heriotza dela eta, Iñaki Anasagasti eta Josu Legarretaren iruzkinez
-Hona Aintzane Agirreri buruzko artikulua Euskal Etxeak aldizkarian, 2004an erretiroa hartu zuelarik (gehienbat ingelesez, pdf)
-Hona artikulu bera gaztelaniaz (gehienbat gaztelaniaz, pdf) Euskarazkorik ez dugu topatu



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia