euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Blogak > Nire talaiatik

Ikasturte berriari ekiten

0999/12/31

Irail hasieran gaude eta honek nazioarteko gure euskal mundu honetako leku askotan esangura berezirik ez badu ere, Euskal Herrian, epe berri baten edo ikasturte berri baten hasiera nahi du esan (gogoan behar da izan gure irakurleetako asko dauden Argentina, Uruguai, Txilen-eta eskolaldi eta ikasturteak urte naturalarekin batera doazela, eta eskola eta unibertsitateetako klaseak martxotik abendura arte garatzen direla, bertako udazkenetik ia udaraino. Euskal Herrian eta ipar hemisferioan 2013-2014 ikasturtea hastear daukagun honetan, Argentinan-eta, adibidez, abenduan bukatuko duten 2013 ikasturtearen azken txanpan ari dira murgiltzen).

"Udaostea" eta ikasturte hastapena, beraz, Euskal Herrian, eta guretzat ere, EuskalKultura.com-en, ikasturte edo urtealdi berri baten abiatzea, abuztuan ahal izan dugun heinean indarberrituta, epe berri honek ekarriko digunaren zain, ilusio karga gorainotuta, gure irakurleekiko konpromiso eta engaiamenduari eutsi nahirik, gure guneroko jardunean segitzeko oztopo gaindiezinak gaineratzen ez badizkigute behintzat. Egoera ekonomikoak gogor jo digu eta guk gure lan egiteko gaitasun eta engaiamendu sendoaren indarrarekin erantzun diogu; gure proiektu honetan orain arte eta 12 urtez interneten, gabezia ekonomikoei sakrifizio pertsonal eta kolektiboez egin diegu aurre, euskal diasporak, munduko euskaldunek



« aurrekoa
hurrengoa »
Joseba Etxarri

Joseba Etxarri

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia