euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Blogak > Nire talaiatik

Apurka, pixkanaka, poxika baina gauzatzen

2011/10/03

Pentsatu baino gehiago kostatzen ari zaigu, baina gaur astelehena egunean zehar sareratuko ditugu webgunean egindako aldaketak. 

Hobekuntzak nabariak egingo zaizkizu: itxurean berean, webgunearen azalean eta albisteen osagarrietan; eta baita buletinean ere, bihartik aurrera. Buletinari dagokionez, ingelesezko asteroko buletina abiatuko da ostegunean, azken hilabeteotan ingelesezko albisteak egunero sartzen egindako proben ostean. Ez da xinplea egunero hiru hizkuntzatan lan egitea, baina hor gaude apustuari eusten.

Sareratu ondoren, aldaketak fintzen ibiliko gara datozen egunetan. Esplikatu ditugu. Eta ahalegin berezia egingo dugu iragarkien alorra azaltzen. Izan ere, zenbait leku zabaldu ditugu webgunean iragarkiak ipintzeko. Batetik, uste dugu eman nahi dugun informazio mota bat direla iragarkiak, bereziki euskal diasporarengana iritsi nahi duten iragarleentzat. Eta aldi berean EuskalKultura.com-i laguntzeko modu bat dira. Batez ere egungo kinkan, eta are gehiago datorren urteari eutsi nahi badiogu, sarrera ekonomikoak bizkortu beharko ditugu, eta aurrera egitekotan iragarkiak baliagarriak izango zaizkigu horretan. Gure proiektuan edo egiten dugun lanean sinesten baduzu, eta zeure mezu komertziala edo bestelakoa Diasporako euskaldunei helarazi nahi badiezu, ideia bat izan daiteke gurean iragarki bat ipintzea. info@euskalkultura.com duzu horretarako gure kontaktubidea.

Segituko dugu aste honetan zehar hau guztia komentatzen.



« aurrekoa
hurrengoa »
Joseba Etxarri

Joseba Etxarri

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia