Hirugarrenez antolatu du 2017ko abuztuaren 26an "Morning in Nevada PAC"ek Annual Basque Fry, jai eta arrantxu giroko egunpasa errepublikarra, bertan politikari eta hautetsien hitzaldiak musika eta jolasekin, janaria eta ikuskizunekin nahasirik. Gardnervillen eginiko ekitaldi honek, baina, Basque deitura darama, izan ere Adam Laxalt jatorri euskal-amerikarrekoa baita, eta horregatik izena eta edukien artean euskal musika, dantzariak dauzka, eta euskal-amerikar arrantxu giroko ohitura bat: ardi koskabilak jatea (irudia Richard Brian Las Vegas Review-Journal).