Astero praktikatzen du internetez bere ahozko euskara duela 21 urte Boisen (Idaho, AEB) bizi den Henar Chico ortuellatarrak. Jaiotzez bizkaitarra --eta athleticzale amorratua-- boisetarrak dauzka bi seme-alabak eta barnetik ezagutzen ditu oso Idahoko hiriburuko euskal baliabideak. Haurrak Boiseko Ikastolara bidali behar zituela-eta, Henar-ek Boisen berrikasi eta indartu du Ortuellan ia erabiltzen ez zuen euskara. Mintzanet.net medio egin du hori eta pozik eta eskerturik dago. “Ortuellan gaztelaniaz eta Boisen euskaraz. Zein arraroa, ezta?”, aitortu dio Mintzanet.net-i.