euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Bideoak

Smithsonian Folklife Festival-aren bezperako saioa: Xabi Payaren bertsoak euskaraz eta ingelesa nahasiz

2016/07/04

2016ko Smithsonian Folklife Festival-aren hasieraren bezperako saioa, ekainaren 28an, asteartea: Xabi Payak bertsotan egiten du lehendabiziko dantzaren aurkezpena, euskara eta ingelesa nahasiz

Bideoa ikusi


Noka & Mikel Markez - Izpegitik

2016/07/03

Kaliforniako Noka taldea eta Mikel Markez kantuz Washingtonen, 2016ko uztailaren 1ean. Noka hiru emakume gazte kaliforniar dira, Cathy Petrissans, Andrea Bidart eta Begoña Echeverria eta euskaraz kantatzen dute. Zenbait CD grabatu dituzte, beti ere euskaraz eta bereziki emkaumeekin zerikusia daukaten kantuak (hortik taldearen izena Noka). Azkeneko bi urteotan Mikel Markez kantari errenteriarraren hasi zuten lankidetza eta halaxe kantatu dute baita Washingtonen ere (bideoa EuskalKultura.com)

Bideoa ikusi


Erreportajea Pampatik: "Argentina gordeko istorioak": Macachingo euskaldunak

2016/06/23

Argentinako telebista nazionaleko saioa da 'Historias de la Argentina secreta' (Argentina gordeko istorioak) eta 1991ean, bere 320. zenbakia La Pampako Macachin herriko euskaldunei eskaini zien, izen horrekin, 'Los vascos de Macachin' (Macachingo euskaldunak). Gogoratu, esaterako, Macachin izan zela 2015ean Argentinako Euskal Aste Nazionalaren egoitza. Euskal erroak gautxoekin eta Pamparekin nahasten dira, argentinar eta euskaldun, Macachinen. Itzela euskaldunek bertan egindako lana, eraikuntzak, hotela, kirol instalazioak. Zinez txalogarria. Eta bizikidetza ederrean herrian dagoen espainiar elkartearekin, erreportajean elkarte hartakoek azaltzen dutenez.

Bideoa ikusi


Nevadako gobernadoreak Aldarria sinatu du estatuko euskaldunen partaidetza sostengatuz 2016ko Smithsonian Folklife Festivalen

2016/06/03

Nevadako (AEB) gobernadore Brian Sandovalek Aldarri bat (Proclamation) sinatu du 2016ko maiatzaren 29a Euskal Kulturaren Eguna izendatuz. Honekin sostengua eman nahi izan die Nevadatik uztailaren 7tik 11ra Washington hiriburura Smithsonian Folklife Festival-en parte hartzera joango den estatuko "Great Basin Basque Dancers" taldeari. Talde gogor ibili da enseatzen eta emanaldiak antolatzen dirua lortzearren hiribururako bidaia ordaintzeko eta hilabete eta gutxi geratzen dela ekitaldirako helburu duen dirukopuruaren erdian dabil (artikulu eta bideoa, Elkoko KENVTV estazioa).

Bideoa ikusi


Emakume eta gizon aizkolariak Connecticuten, New England Euskal Etxearen Txitxiburduntzi 2016 jaialdian

2016/05/15

Emakume eta gizon aizkolariak partaide egin da atzo larunbata, maiatzaren 14an Connecticuten, New England Euskal Etxearen urteroko Txitxiburduntzi jaialdiaren 2016ko edizioa. Bideoa ikusi besterik ez dago bertan bizi izan zen giroaz jabetzeko (irudia Kelly Kerrigan),

Bideoa ikusi


Nevadako gaztetxoek osatutako Great Basin Basque Dancers Washingtonera joateko bidea prestatzen

2016/05/03

Elkoko Maite Moiola mikrofonoa eskuetan aurkezle, emanaldia Mountain View-ko (Nevada) Eskolan Great Basin Dancers euskal dantza taldeak eskainia. Dantzariak Washington hiriburura joango dira uda honetan uztailaren 6tik 10era euskaldunei eskainitako Smithsonian Folklife Festival 2016 delakoan parte hartzera. Mercedes Mendive elkotarra akordeoian. Doaitzak erabat ongi etorriak dira, talde bat hiriburura joateko garraio gastuak handiak baitira. Mila esker aldez aurretik.

Bideoa ikusi


Cesar Arrondo irakasle euskal-argentinarraren hitzaldia Argentinako euskal diasporari buruz

2016/04/14

Pertsona ezaguna da Argentinan Cesar Arrondo herrialdeko euskal etxe gehientsuenak bisitatu baititu hitzaldiak ematen euskal eta euskal-argentinar gaiei buruz. Hamaika elkarte eta saltsatan sartuta, zabalkundea bere obsesioetako bat da, euskal-argentinarrek euren jatorriko herriaz eta kulturaz ezagupen sakonagoa behar dutela izan baitio eta arlo horretan bere ekarria egiten saiatzen da. Bere engaiamendua, euskal-argentinartasunarekin batera, euskal abertzaletasunarekin ere bada, eta EAko militantea da. Honako hitzaldia (1h 05' 17") 2016ko urtarrilean eman zuen Arrasaten, gaztelaniaz, EAko Alkartasuna Fundazioak gonbidatuta.

Bideoa ikusi


Datorren igandea Aberri Eguna denez, munduko hainbat euskal etxek eginak dituzte elkarretaratzeko deiak

2016/03/21

Datorren igandea Aberri Eguna denez, munduko hainbat euskal etxe eta komunitatek eginak dituzte elkarretaratu eta ospatzeko deiak. Bere sorreratik Aberri Eguna urterik urte zintzo eta hunkipenez antolatu izan duten etxeetakoak dira Venezuelakoak. Maialen Azpiritxagaren irudietan, aurten ere antzeko gisan errepikatuko den Ohorezko Aurreskua iazkoan Caracaseko Eusko Etxekoek dantzatua.

Bideoa ikusi


Donostiaren Europar Kultur Hiriburutza publiko ingeles hiztunari aurkezten dion bideoetako bat

2016/03/17

Donostiako hiria Europako Kultur Hiriburua den 2016 honetan, hona hiriburutza hori publiko ingeles hiztunari bere hizkuntzan aurkezten dion bideoetako bat; nahiz era, egiari zor, irudiak erabat nagusi diren bideoa den, hitz gutxi batzurekin. Baina, berriketa gehiagorik gabe, onena, ikustea. Irudiak zinez ikusgarriak dira .

Bideoa ikusi


Madrilgo Euskal Etxeko abesbatzako kideak Santa Ageda kantari Madrilgo kaleetan

2016/02/12

Urtero ohi duten legez, Madrilgo (Espainia) Euskal Etxeko abesbatza eta kideak kalerik kale atera ziren, aurten otsailaren 4ean bertan, Santa Agedako usadioari segida emateko Madrilen Euskal Etxea inguratzen duten kaleetan zehar, zazpietan Txoko-Zarren hasita (San Nikolas plazan) eta 9:00etan Euskal Etxean bertan amaituta. 

Bideoa ikusi


Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia