euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bideoak

Danborradaren doinuak Suediatik iritsi dira

2017/01/20

Mari Luz Suedian bizi izan den irakasle donostiarra da eta Kisa herriko Värgårdsskolan eskolako bere ikasleei Danborrada eta San Sebastian martxa jotzen erakutsi zien (Mari Luz Grandalen irudiak, EiTB.eus-en bidez).

Bideoa ikusi


2017ko Udaleku argentinarra, Chascomus-en: partaideek egindako lipdub-a

2017/01/17

Urte batzuk badira urtero, Argentinan uda sasoi betea denean, urtarrileko lehenengo egunetan, Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxea antolatzaile, "Udaleku" egiten dela. Hona 2017ko edizioan Udalekuko haurrek egin duten lipdub-a.

Bideoa ikusi


"Muga-marra Zaharreko azken zantzuak: Arro Handiko Euskaldunak" dokumentala

2017/01/16

Izenburu horrekin ("Tracks of an old Frontier shepherd life: Great Basin Basques", jatorrikoan) egina da dokumental hau. Gaur egun, Estatu Batuetako Idaho estatuan, milaka euskaldun bizi dira, duela mende bat baino gehiago Euskal Herritik lur hauetara lanera etorri ziren aitzindari eta emigranteen ondorengoak. Hasieran artzain lanetara etorriak, gaur nonahi eta zernahi egiten topa ditzakezu, bertan zeharo errotu eta ezarriak. Horixe da Henry Etcheverryren kasua, inguruan ardi negozioan geratzen den azkenetakoa. Bere aita, Jean-Pierre, 1929an etorri zen Euskal Herritik. Euskaldun asko bizi da Idahon, Boiseko alkatea bera euskalduna da eta hiriaren erdian Basque Block izeneko euskal eremu bat dauka, zenbait jatetxe, denda, taberna eta Euskal Museo eta Kultura Etxe batekin barnean... Kristen Dirksen-en lana (bideoa Faircompanies.com)

Bideoa ikusi


Patagoniako euskal lekukotasunak: Buenos Airestik urrun, baina elkarrekin biltzeko posturan ari dira bertako euskal etxeak

2016/10/12

Dinamika berri bati ekin diote 2016 honetan Patagonia argentinarreko euskal etxeek. Ekimena euskal etxe gazteenak, San Martin de los Andeseko Euskal txokoak abiatu du eta irailean bigarren elkarretaratze eta festa egin dute eta ordua jarri diote hirugarrenari. Bideoan, bertako telebista kate bati mintzatzen zaizkio Manuel Bustingorry (San Martin de los Andes) eta Rocio Basterra (Viedma eta Carmen de Patagones) euskal-argentinar ekintzaileak. Gogoa, indarra, entusiamoa darie, eta ez daude geldik, geroa lantzen ari dira (Bideoa Noticias TVEO)

Bideoa ikusi


Gernikako Arbolaren kimua landatzen Washingtongo Kapitolioan: John Garamendi kongresukidearen hitzak

2016/07/05

Bideoan, Gernikako Arbolaren kimuaren landaketa Kapitolioko lorategietan, Washingtonen: John Garamendi kongresukide kaliforniarraren hitzak. Ondoren, landaketa: Garamendik deiturik azken lur eskukada botatzen duen neskatila bere bilobetako bat da. Ondoren, bonbardaketa bizi izan zuen Maricarmen Egurrola gernikarrak eta bertan zeuden Euskal Herriko eta Estatu Batuetako ordezkari eta partaideetako askok botako zuten euren lur-eskukada. Uztailaren 2a, 2016 (bideoa EuskalKultura.com)

Bideoa ikusi


Euskal ekitaldia Washingtongo Indio Amerikarraren Museo Nazionalean: ohorezko aurreskua

2016/07/05

2016ko ekainaren 28a, asteartea. Bihar astezkena inauguratuko da Washingtonen euskaldunei eskainitako Smithsonian Folk Festival 2016. Bezperan, baina, euskal egitarauak ekitaldi bat programatu du hainbat gonbidaturekin. Estatu Batuetatik, besteak beste, John Garamendi kongresukide kaliforniarra; Euskal Herritik, Tapia sailburua eta hiru diputatu nagusiak, eta Euskadiren AEBetarako ordezkari Ander Caballero. Ekitaldia hasteko, ohorezko aurreskua (bideoa EuskalKultura.com).

Bideoa ikusi


Erabateko giro euskalduna AEBetako Washington hiriburuan, Kepa Junkera eta Sorginak-en erritmoez

2016/07/05

Pare bat astez, Washington hiriaren bihotza euskal kolorez jantzi da 2016ko ekain-uztailean, euskaldunei eskainitako Smithsonian Folklife Festival jaialdiarekin. Bideoan, ekainaren 29ko aire zabaleko kontzertuko irudiak, musika, dantza eta euskal bizipoza, National Mall-en Kepa Junkera eta Sorginak-en eskutik, itsasoaren bi aldeetako publikoa dantzari (bideoa EuskalKultura.com)

Bideoa ikusi


Kepa Junkera eta Sorgiñak-ek eman zuten estreineko kontzertua Washington DCn Kapitolio aurrean

2016/07/05

Kepa Junkera eta Sorginak Washingtonen jotzen Smithonian Folklife Festival-en barruan, programa osoko inaugurazio kontzertuan Kapitolio aurreko oholtzan. Giroa ez dago azaldu beharrik, sentiarazten dute!  (bideoa EuskalKultura.com)

Bideoa ikusi


Haur amerikarrak euskara ikasten "Old McDonald had a farm" kantuaren bertsio elebidunaz, Nokaren eskutik

2016/07/05

Kaliforniako Noka euskal kantari hirukoteko kide diren Begoña Echeverria eta Cathy Petrissans haurrentzako "Old McDonald had a farm" kantu tradizionalaren bertsio berri batekin inguratu ziren Washingtongo Smithsonian Folk Festival 2016ra, "Old McDonald had a farm bazuen baserria" kantu elebiduna aurkezturik (bideoa EuskalKultura.com)

Bideoa ikusi


Learning Basque - Helduak euskara ikasten in Washington DC

2016/07/05

Euskara irakasten Washington hirian euskaldunei eskainitako 2016ko Smithsonian Folklife Festival jaialdian. Publikoa, jatorri ez-euskalduneko amerikarrak dira gehienbat, eta ezagutza txikia daukate euskarari buruz, interesa kenduta. Irudietan irakasle --edo erakusle esan beharko agian hobe--, Kinku Zinkunegi, Euskara Munduan-eko koordinatzailea, eta Errukiñe Olaziregi, Madrilgo Euskal Etxeko euskara irakaslea. Batzuk apunteak ari dira hartzen (bideoa EuskalKultura.com)

Bideoa ikusi


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia