euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bideoak

Astigarraga da? Hernani? Usurbil? Ez, honela libertitzen dira euskaldunak Boiseko Euskal Etxeko txotx-ean

2017/05/22

Hona joan den larunbatean, maiatzaren 20an, Boiseko euskaldunek egin zuten 2017ko Sagardotegi Dinner edo Sagardotegi afaria. Hiriko Oinkari dantza taldekoek antolaturik, sagardoa Astigarragako Bereziartuatik ekarria, bertaratu zirenek txotxaren tradizio onenari eutsi zioten, menu ezagunarekin: bakailao errea, bakailao tortilla, txuleta, intxaurrak eta gazta, sagardoz ongi bustia. Sukaldari, Jesus Alcelay. Bideoa, Elkoko Mercedes Mendivek, irudietan jotzaile agertzen den musikariak, pasa dizkigu.

Bideoa ikusi


Ekitaldia Azul hiriko Udal Parkean, Gernikako Arbolaren kimuan, Bonbardaketaren 80. urteurrena gogoan

2017/05/17

Buenos Aires probintzia argentinarrean kokatzen den Azul herrian ekitaldi bat egin du hiriko Gure Txokoa Euskal Etxeak --Centro Basko Azuleño Gure Txokoak-- bertako Udal Parkean hazten ari den Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean, bat eginez munduan Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrena gogoan, sarraskia arbuiatu, hildakoak oroitu eta Bakearen alde bildu diren gainerako gizaki talde, elkarte eta euskal talde eta erakundeekin. Seinalea ezarri diote Arbolari (bideo eta argazkia Azul es Cultura).

Bideoa ikusi


Iñaki Osa Goikoetxea, hainbat urtez pilotari Ameriketan: "Nahiago nuen gutun bat jasotzea email bat jasotzea baino"

2017/05/05

Iñaki Osa Goikoetxea puntistak Ameriketarako bidea hartu zuen, itsasoa zeharkatuta. 1997an iritsi zen Newportera. Ondoren, Orlandora joan zen eta Miamin egin zituen itzuli aurreko azken urteak. Xabier Madariagak elkarrizketatzen du Herriminari buruz mintzatzeko ETBko Ur Handitan saioan.

Bideoa ikusi


Patxi Albizu, misiolari Venezuelan: "Urrutira joaten zarenean Euskal Herria ideializatu egiten duzu"

2017/05/01

Venezuelan 10 urte igaro zituen Patxi Albizu apaiz segurarrak eta nekazarientzako etxebizitzak egiten amaitu zuen. Egun Donostian bizi den abadeak harreman handia izan zuen Caracaseko Eusko Etxearekin eta komunitate euskal-venezuelarrarekin. Urte haiek oso aberasgarriak izan ziren berarentzat, baina "herrimina egunero sentitu nuen", aitortzen du. "Han emandako urteak, nire bizitzako onenak izan ziren" dio, baina "oso gustura itzuli nintzen Euskal Herrira". ETBko Ur Handitan saiorako solaskide izan du Xabier Madariaga kazetaria.

Bideoa ikusi


Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurreneko ekitaldia Berlinen, hiriburu alemaneko 'Gernika' Euskal Etxearen eskutik

2017/04/27

Urtero legez, Berlingo Zehlendorfe barrutiko Guernica Platz-en ekitaldi bat antolatu du aurten ere Berlingo 'Gernika' Euskal Etxeak, musika, hitza eta lore-sorta uztea tarteko. Geroago, Zehledorfen bertako areto batean hitzaldi bat antolatu zuen (bideoa BEE)

Bideoa ikusi


Fermin Zelaieta, amerikanoa: "Argi nuen emaztea euskalduna nahi nuela"

2017/04/18

Sunbildarra da Fermin Zelaieta, eta bere inguruko beste euskaldun asko bezala Estatu Batuetara artzain joateko aukera sortu eta eutsi egin zion. Denbora gutxi egin zuen artzain, eta beste lan batzuetara lerratu zen. ETBko Xabier Madariagarekin solasean, bere abentura euskal amerikarraren berri ematen dio Ur Handitan saioan. Urte haiek bizitza aldatu zioten (bideoa EiTB.eus)

Bideoa ikusi


Necocheako Euskal Etxearen 72 urteurrena, Aberri Eguna eta Korrika gehi Bertso Pilota asteburu berean ospatuz

2017/04/15

Ekitaldien azalpenak Necocheako (Argentina) Euzko Etxeko lehendakari José Antonio Alustizak eta bertako euskara irakasle eta Zuzendaritza Batzordeko kide Maite Bilbaok ematen dituzte. Asteburu berean ospatu dituzte, zenbait ekitaldi eginez, euren euskal elkartearen 72. urteurrena, Aberri Eguna, Korrika 20 eta Bertso-Pilota ikuskizuna bizi izan dute euskal etxean (irudia Tsnnecochea.com.ar)

Bideoa ikusi


Nafarroa Behereko Donibane Garazi eta Kaliforniako South San Frantzisko hiriak ahaidetze sinadura 2012an

2017/03/13

Nafarroa Behereko Donibane Garazi eta Kaliforniako South San Frantzisko hiri senidetu edo ahaidetuak dira. Ez da ahantzi behar andana ederra baxenabartar eta euskaldun etorri zela San Frantziskoko Badiaren inguru osora, eta hor ireki zituela, izan ere, ateak 1982an, Gure Euskal Etxeak, Basque Cultural Center-ek. Honako bideoak, ahaidetzearen sinadura biltzen du, Garaziko Herriko Etxeko Graxiana Paris-ek eta So San Frantziskoko Richard Garbarino alkatea sinatzaile, 2012an (irudiak, Jean-Paul Barthe, milesker, Jean Paul)

Bideoa ikusi


Salt Lake City-ko "Basque Dinner & Dance" 2017: Ikurriña ohoratzen, Utah-ko Triskalariak dantza taldea

2017/02/11

2017ko otsailaren 11an egin dute Estatu Batuetako Salk Lake Cityn, bertan dagoeneko ekitaldi klasikoa den "Basque Dinner & Dance" (Euskal Afari eta Dantzaldia). Funtsean euskal moldeko afari bat da, Utah-ko Euskal Etxeko sukaldari bolondres taldeak prestatua, afaldu bitarteko eta ondoko emanaldia Utah-ko Triskalariak euskal dantza taldearen eskutik. Bideoan ikusten dena, Triskalariak-en lehenengo dantza da, dantarien eskaintza Ikurriña omenduz (bideoa EuskalKultura.com)

Bideoa ikusi


Boiseko Ikastolako haurrak Danborrada jotzen

2017/01/21

Boiseko Ikastolako haurrak Danborrada jotzen 2017ko urtarrilean (bideoa Boiseko Ikastola)

Bideoa ikusi


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia